Amazigak aldi baterako erakusketa bisitatzen.

2023/08/03
Abuztua hasteko, AZRAF Euskal Herriko Marokoar Etorkinen Elkarteko hainbat ordezkarik "Rif 1923" aldi baterako erakusketara bisita egin zuten, proiektuan lagun dugun Ahmed Zaidanirekin batera. Topaketa zuzenean eman zuen Radas TVk, amazigh komunitatearen YouTubeko kanalak.

Pozgarria da guretzat euskal herritarren eta marokoarren gerturatzea bultzatzen duen eta "Rif Euskadi kultura eta garapenerako elkartea" izenarekin sortu zen taldeko partaideak jasotzea gurean.

Amazighak ZMn

Bisita museoko langileekin.

"Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak" aldi baterako erakusketa berriak eman digu Rifeko ekintzaile talde honekin harremanetan jartzeko aukera eta aurrerantzean beste proiektuetan elkarlanean aritzea espero dugu. Izan ere, urteak daramatzagu "Migrazioak" programa garatzen.

Nueva exposiicón temporal en el museo Zumalakarregi Rif 1923

Gainera bilera zuzenean eman zuen amazigek Euskal Herrian duten You Tube kanalak RADAS TV izenekoak.

Radas TV

 Emanaldiaren irudi bat. Bertan, Ahmed bitrinako edukiak azaltzen.

Gure eskerrik beroena AZRAF elkarteari eta Khalid Amzir bere lehendakariari Ormaiztegira erakusketa ikustera etortzean erakutsitako interesagatik.

 

Bestalde, gaiez erabat aldatuz, jakin berri dugu museoaren lagun bat zendu berri dela, Ramón Lobo. Bere kazetaritza esperientzia zabala eta bere humanitate sakona ezagutzeko aukera aparta izan genuen tertulia baten bidez gurean.

Izan bekizu arina lurra!

Amazigak aldi baterako erakusketa bisitatzen.

Radas TV Zumalakarregi Museoan