Alexandrine Tinné (1835 - 1869)

2021/04/30
Holandar honena, Le Tour du Monde aldizkarian aurkitutako XIX. mendeko emakume esploratzaileen hurrengo testigantza da.

Holandar familia aberatsenetako alaba, Nilo ibaiaren iturrien bila antolatutako espedizioan eraman zuen bere ama. Saharako basamortua gurutzatzen saiatu zen lehen emakume europarra izan zen eta saio honetan eraila izan zen.

Gaztaroan bere gurasoekin Europan zehar bidaiatu zuen. 1847 bere amarekin Paben jarri zen bizitzen bi urtez. Gaztelera ikasi zuen, gerora Kairon arabiera ikasi zuen lez.

Alexinne Tinné

Alexine Tinné zaldi gainean. 1860. Rijksmuseum. Amsterdam.

Bidaiatzen hasi aurretik argazkigintzan bere saioak eginak zituen.

Alexine Tinné. "Haga"

Alexine Tinné. "Haga". 1861. Hagako Udal Artxiboa.

Bere bidaietan jasotako marrazkiak ere gorde dira.

Alexine Tinné sketchbook

Alexine Tinné sketchbook. The Hague Historic Museum.

Hemen duzue berari buruz prestatu dugun bideoa:

 

Emakume esploratzaileen inguruko informazio gehiago: https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/bloga/emakume-esploratzaileak 

Alexandrine Tinné (1835 - 1869)

Alexandrine Tinné