Aldi baterako erakusketaren ikerketa lanarekin solasean
Gure aldi baterako erakusketaren atzean Elena Tuduri eta Goikoetxea bildumak duen lotura aztertzen duen jakintza-alor anitzeko ikerketa bat dugu. Zumalakarregi Museoak hilabeteak daramatza ikerketaren lan taldearekin elkarlanean erakusketaren gaia ezagutarazten jarduera batzuen bidez.
Horretarako, hainbat jarduera izan ditugu proiektu hau hasieratik martxan jarri zuen lan taldearekin, haien ezagutza helaraz ziezaguten.
Emilio Latorrek, Mikel Prietok, Ane Albisuk eta Elur Ulibarrenak ikerketa proiektu honen lan taldea osatzen dute:
- Emilio Latorre, Elena Tuduriren bilobak bere amonaren ikerketa aitzindaria argitaratu zuen 2017an.
- Mikel Prieto, Goikoetxearen artxiboa landu duen ikertzailea da.
- Ane Albisu eta Elur Ulibarrena, berriz, euskal jantzien ondarean adituak dira.
Urriaren 26an, museoak mahai ingurua antolatu zuen taldearekin. Bertan hizlariek proiektua aurkeztu ziguten erakusketaren gaiarekiko oinarrizko azalpenak emanez, bakoitzak bere azterketa eremuko ikuspegitik.
Mahai-ingurua
Azaroaren 17an, Emilio Latorrekin egon ginen solasean. Emiliok bere amonak bizi izan zuen testuingururi buruzko informazioa eskeini zigun, Elenak egindako lana eta bere nortasuna gertutik ezagutu genezan.
Emiliokin izan genuen tertulia
Eta amaitzeko, azaroaren 23an Ane Albisu izan genuen Elena Tuduriren ikerketa etnografikoa eta Goikotxea ehun bildumaren loturaz solas egiteko.
Ane Albisurekin izan genuen tertulia
Proiektuarekin lotutako jarduerak amaitu badira ere, erakusketa abenduaren 30era arte izango dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan.
Eskerrik asko Emilio, Ane, Mikel eta Elurri erakusketa bizirik mantentzen laguntzeagatik!