Aldi baterako erakusketa berria.

2023/03/22
"XIX. mendeko Brunet bilduma (Argitaratu gabeko bailarako argazkirik zaharrenak)" da erakusketaren izenburua eta berak dion bezala Goierriko XIX. mendeko argazki ezezagunak biltzen ditu. Lemniskata Goierriko zientzia elkarteak antolatutako erakusketa ekainera arte egongo da Zumalakarregi Museoan.

Erakusketan jasotzen diren argazkiak XIX. mendeko azken laurdenean Jose Brunet Berminghan ingeniari donostiarrak eginak dira. Brunet Donostiako familia garrantzitsu bateko partaide zen eta enpresari eta politikaria izan zen, aldi berean, argazkigintza lantzen zuen bitartean.

Beasain

Beasain.

Brunet Domingo Goitia enpresari goierritarraren alaba Margaritarekin ezkondu zen eta horregatik jaso zituen eskualdeko hainbat argazki. Erakusketan Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia eta Ormaiztegiko argazki ezezagunak ikus daitezke.

Ormaiztegi

 Ormaiztegi.

Argazki hauetan desagertutako elementuak, eraikinak eta paisaiak ikus daitezke. Baita egun ezagutzen ditugun eraikinen elementu ezezagunak ere. Beraz aukera paregabea da Goierriko ikuspegi desberdinaz jabetzeko XIX. mendeko argazkien bitartez.

Ordizia.

Ordizia.

Gainera erakusketa honen argazki hautaketa egin duen Martin García Garmendia ikerlariarekin hitzordua izateko aukera izango dugu Zumalakarregi Museoan datorren hilabetean, bilduma honen ezaugarriak eta bere lana nolakoa izan den ezagutzeko.

Liburua

Bilduma honen Goierriko argazkiekin egindako argitalpena.

Anima zaitezte erakusketa eder hau dastatzera.