Aldi baterako erakusketa berria zabalik Zumalakarregi Museoan
Joan den ostiralean, uztailak 15, zabaldu genuen Ormaiztegin aldi baterako erakusketa berria: "Elena Tuduri. Erramuaren sekretua: Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma".
Goizeko prentsaurrekoa. Ezker eskuin, María José Telleria, Mikel Alberdi, Mikel Prieto eta Gotzon Uria.
Bertan Aldundia eta Museoko ordezkariez gain, Albizturko Goikoetxearen nagusia, Gotzon Uria, artxiboa landu duen Mikel Prieto eta jantzietan aditua den Ane Albisu izan genituen.
Erakusketaren ikuspegi bat.
XIX. mendeko ohial eta jantziez gain Goikoetxeako artxiboko hainbat agiri aurkezten ditugu, zehazki etxe honetan jantzi eta ohialek zeukaten garrantziaren berri ematen digutenak.
Elena Tuduriren 1920.go ikerketa lana, eta berau burutzeko erabili zuen argazki kamera ere ikus daitezke erakusketan.
Inaugurazio ekitaldia, ezker eskuin, Mikel Prieto, Gotzon Uria, Mikel Alberdi, Ane Albisu, Maider eta Amaia Latorre, Elena Tuduriren birbilobak.
Gure eskerrik beroenak erakusketa hau antolatzen lagundu diguten guztiei.
Jarraian Goierri Irrati Telebistak egindako erreportaia