Aita Mari itsasgizonaren heriotzaren urteurrena

2019/01/09
Gaur betetzen dira 153 urte Aita Mari itsasgizon zumaiarrak galerna batek harrapatutako bi txalupa laguntzen ari zela bizia galdu zuenetik. Hona hemen bere biografia laburra.

Jose Maria Zubia itsasgizona, Aita Mari ezizenez ezaguna eta arrantzale xumeen semea, Zumaian jaio zen 1809ko martxoaren 15ean. Donostian bizi izan zen, txalupako patroi umila, baxurako arrantzale gisa urte batzu igaro ondoren, Ameriketarako itsasbidea egiten zuten merkataluntzietan ere izan zen 1830.etik aurrera.

Aita Mari

Jose Maria Zubia, "Aita Mari".

Baxurako arrantza askotan merkataluntzietan untziratzeko nahitaezko baldintza zen. Komertzio untzietan soldata seguruagoa zen eta lan baldintzak ez ziren hain gogorrak.

Donostiako kaia

Blanche HENNEBUTTE. Donostiako kaia 1850 inguruan.

Aita Mari, arrantzaleak salbatzeagatik izan zen ezaguna, bere lorpen nabarmenena San Jose txalupako hiru marinel salbatzea izan zen, 1861eko uztailaren 13an gertatutako ekaitzaren ondorioz.

 Galerna

Galerna Kantauri itsasoan.

Aita Mari bolondres aurkeztu zen Donostiako Marina komandantearen aurrean, beste 9 gizonekin batera, ondoratu berri zen San Jose txalupako marinelak laguntzeko. Garaiko aktoresa famatu batek, Teodora Lamadridek, errepresentazio bat eskaini zuen kaltetuen alde eta salbatzaileen ohorez. Errepresentazioaren ondoren, Aita Mari tauletara igo zen aktoresari koroa emateko, baina honek itzuli egin zion, txaloen artean, berarentzat zela erantzunez. 

 Aita Mari 4

"Karitate festa Donostian, ekaitzean galdutako itsasoko jendeen eta José Maria Zubia salbatzailearen familien alde."

1866eko urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, Elkano 1 eta Elkano 2, salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Bai Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu.

Aita Mari itsasgizonaren heriotzaren urteurrena

Aita Marik Donostiako kaian duen bustoa