Museoa dohaintza berriekin aberasten da
Zorioneko gaude! Museoko Dokumentazio Zentroak bi dohaintza berri jaso ditu. Javier Alday jaunak bere arbaso Roque Alday karlistari lotutako dokumentazio bilduma bat eman digu, azken karlistadari buruzkoa. Museoaren lagun anonimo batek, berriz, 1860ko Afrikako gerran egindako bi grabatu eskaini dizkigu.
Liburu eskurapen garrantzitsua Museoaren bildumarako: Vincent Garmendiaren liburutegia Ormaiztegin
Bordeleko Unibertsitatetik karlismoaren historiaz arduratu den egile ospetsuak, Vincent Garmendiak, bere liburutegi espezializatuaren zati bat zaletuen eskura jarri du Zumalakarregi Museoaren liburutegian.
Iratxeko karlisten ospitalea
Arestian jasotako dohaintza batean zenbait aldizkari jaso genituen. 1876.go martxoan argitaratutako "Le Monde Illustré" aldizkariaren 986 alean aurkitu dugun Iratxeko ospitalearen irudi ederrak eman digu sarrera honetarako bidea.
Cadizko Konstituzioa euskaraz: Joxe Felix Amundarainen “Jaquin-bide Iritarautia”
Cadizko Konstituzioaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, Zumalakarregi Museoak dokumentu bitxi bat jarri nahi du zaletuen eskuetan: Jakin-bide Iritarautia Españiaco Neurquidaren edo Constitucio berriaren erara adrezatua Erritarren arguidoraraco, Gazteen icasbiderako, eta Escola-maisuen usoraco
Dohaintza berriak museoan
Lizarra aldetik jaso berri ditugu bi dohaintza bibliografiko. Lakarreko kultur eragile den Javier Lanak XIX. mendeko bi liburu eman dizkigu. Lizarrako karlismoaren inguruko bilduma egile den Fortún Elizaldek garai bereko lau aldizkari.
ZM Irratia martxan
Gure webgunean sail berri bat martxan jartzen dugu. "Museoaren ahotsak" izenburupean gure lankide eta lagunekin egindako elkarrizketak eta XIX. mendeko gai eta pertsonai desberdinei eskeinitako saioak entzun ahal izango dituzu.
Tolosako bataila, 1813.go ekainak 25
Gasteizko bataila izan zen Napoleonen armaden aurka Euskal Herrian gertatutako borroka nagusia zalantzarik gabe. Bere ondorioz eragindako frantziar armadaren erretiradan eten bat egin zuten hauek Gipuzkoako bidegurutze nagusienetakoa zen Tolosan, Wellingtonek zuzentzen zuen armada aliatua geldi arazteko asmoz. Historian oihartzun eskasa izan duen borroka honetan 45.000 bat soldaduk egin zuten talka 1813ko ekainak 25ean. Aurten bigarren aldiz Tolosako Andia kultur elkarteak herriaren oroimenera ekarri nahi du orain bi mende gertatutako gatazka militarra.
Oriamendiko batailari buruzko soinu instalazioa Donostian
Arrazoi teknikoengatik izan dugun etenaren ostean, hemen gaituzue berriro, Zumalakarregi Museotik XIX. mendeari buruzko ekimenen berri eskaintzeko asmoz. Martxoak 14ean Aieteko Kultur Etxean inauguratu zen Oriamendiko batailaren 175. urteurrena gogoratzen duen soinu instalazioa. Garaiz zaudete borroka haren ingurunean kokatutako kultur etxera bisitaldia egin eta gertakari haren berri jasotzeko.
Ricardo Balaca, Bigarren Karlistadako margolaria
Arestian Josep Lluis Pellicer aipatu genuen, “La Ilustración Española y Americana” aldizkariaren korrespontsala Bigarren Karlistadan, gaurkoan aldizkari honen beste ilustratzaileetako bat dakarkigu, Ricardo Balaca. Aldizkari honetarako lan egiteaz gain, Gerra Ministerioak gatazka honi buruzko zenbait olioren eginkizuna jarri zion.
Tandilgo sarraskia. “¡¡¡Maten siendo gringos y vascos!!!”
Argentinako Panparen erdiko Tandil herrian, 1872.eko lehen egunean, atzerritarren aurka oldartu zen gautxoz eta peoiez osatutako jendetza. Erasoa jasan zutenen artean gehienak euskaldunak ziren.
Espoz Minaren pistolak.
XIX. mendeko liberalismoak bere mitoak izan zituen. Espoz Mina nafarra izan zen hauetako bat. Bere ospearen eredutzat har dezakegu bere alargunak Afrikako gerran borrokan nabarmentzen zen soldaduari eskainitako senarraren pistola parea. Ohore militar hau Bernardo de Goenaga hondarribiarrak jaso zuen.
Josep Lluis Pellicer Fenyé, prentsa korresponsala Bigarren Karlistadan
Josep Lluis Pellicer kazetari kataluniarrari buruzko ikerlan bat gure "Azterketak" sailean argitaratzeko aukera eskaintzen digu Jordi Artigas historigialeak. Pellicer irudigile bikaina izan zenez ikus ditzagun bere zenbait lan gurean.
XIX. mendeko Italiari begiradatxoa
Zumalakarregi museoaren webgunearen baliabideak erabiliz, oraindik bateratze prozesuan zegoen Italiaren zenbait ikuspegi eskaintzen dizkizuegu
Zorionak!
Museoaren lagun mina joan zaigu
Pasa den irailak 27an hil zen, istripu baten ondorioz, Antxon Bandrés Zumalakarregi Museoaren lagun eta kolaboratzailea. Hona hemen gure omenaldi xumea
Gebarako gaztelua, karlisten azken gotorlekua
Gebarako gaztelua, XV. mendean eraikia, Lehenengo karlistadan indartua izan zen. Bergarako besarkada ondoren, Karlistada Euskal Herrian amaitu arren, bertan zeuden karlistek 25 egun gehiago iraun zuten amore eman arte.
Abuztuak 31 Donostian
Urtero hiriak gogoratzen du. Guk aitzakia nahikoa dugu gaiari buruzko irudiak erakusteko.
El cañón Krupp
Bartzelonan agertutako aldizkaria, astero argitaratzeko asmoz jaioa, 1874ko apiriletik irailera 20 ale jarri zituen kalean. Errepublikazale amorratua, lehenengo aletik argi utzi zuen bere asmoa, lumak eta lapitzak erabiliz “Karlistei koartelik gabeko gerra kupidagabea egin nahi diegu”
Zumalakarregiri buruzko ikerketa berri bat "George Borrow Bulletin" aldizkarian
George Borrow idazle, hizkuntzalari eta bidaiari britainiar erromantikoa izan zen. Bere bizitza abenturazale eta oparoak jarraitzaile ugari ditu egun Erresuma Batuan, “The George Borrow Society” erakundean elkartuak. Hauen artean Colm Kerrigan irlandarra Zumalakarregi Museoan izan genuen ikerketa lanetan eta bere emaitza argitaratu berri dute “George Borrow Bulletin” aldizkarian.
Juan Inazio Iztueta euskal idazlea
Sarean eskuragarri dauzkagun dokumentuen peskizan, zaldibiar honen zenbait lanen aipamena eskaintzen dizugu oraingoan