Bloga

Liburu dohaintza berriak

2014/05/28 dohaintzak

Zumalakarregi Museoak 25 urte betetzen dituen honetan, dohaintza berriak jasotzen jarraitzen dugu. Madril eta Ziburutik oraingoan.

Krimeako gerra

2014/03/13 argazkiak

Krimea denon ahotan dugun honetan, XIX. mende erdian bertan gertatutako gatazka dakarkigu gurera. Euskaldunek ere ezagutu zuten gertakari odoltsu hura.

Dohaintza egileei omenaldia

2014/02/20 dohaintzak

Zumalakarregi Museoak mende laurdena betetzear gauden honetan, dohaintza emaileak eskertu nahi ditu. Martxoaren lehenean, omenaldia bihurtuko den bilera bat antolatu dugu Ormaiztegin.

Ataun of the Dead

2014/01/16 larunbata

Beñat Iturrioz eta Xabier Padin arkeologoen kultur ezinegonaren emaitza bitxia, 2012an aurkeztu genuen gurean zine trilogia honen lehen atala. Datorren otsailak 1ean eskainiko dugu Ormaiztegin bigarrena dastatzeko aukera: "Joxean's Hil Eben".

Behin behineko erakusketa ikusteko azken aukerak

2013/12/26 ordutegia

San Luisen Ehun Mila Semeei buruzko erakusketa ikusteko azken asteetan sartu gara. Urtarrilak 19an bukatzen da gure artean gutxi ezagutzen den gertakari honen inguruko erakusketa disfrutatzeko aukera.

Ramon Labayen

2013/12/20 tolosa

Museoaren beste lagun bat joan zaigu. Zumalakarregi Museoaren ibilbidean zehar askotan aurkitu dugu Ramon Labayen, beti kultur eragile eta beti laguntzeko prest. Bihoakio hemendik gure omenaldi xumea.

San Luisen Ehun Mila semeak Bidasoan.

2013/11/19 historia

Angulemako dukea buru zuen armadaren inbasioa aztertzen duen erakusketa abian da Zumalakarregi Museoan. Bertan jasotako gertaera bat dakarkigu gaurkoan. Urtarrilak 19ra arte duzue aukera bereziki grabatu frantsesez osatutako erakusketa hau ikusteko.

Koldo Mitxelena Kulturuneak 20 urte

2013/11/08

Koldo Mitxelena Kulturuneak urteurrenaren inguruan antolatutako ekimenaren berri dakarkigu

Ziburuko "Jakintza" elkartearen argitalpen berria 1813ko gertakizunen inguruan

2013/10/17 gotorlekuak

Guy Lalanne eta André Lebourleux historigileek "Batailles de l'Empire de Vitoria à Bayonne : Sites et redoutes" liburua argitaratu dute Ziburuko Jakintza elkartearen eskutik

"Inbasio napoleonikoak" erakusketa berria abian Zumalakarregi Museoaren eskutik

2013/08/30

Irun, Tolosa eta Bergaran aurkeztuko den erakusketa zabaltzen da gaur, abuztuak 30.ean, Oiasso Museoan. Donostia 2016ren "Bake Ituna" proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak antolatuta, 1808-1813 urteetan Gipuzkoako lurraldeak jasandako egoera aztertzen du.

Donostiako Panorama jolasaren inguruko hirugarren ibilbidea

Datorren larunbatean, uztailak 13, Cristina Enea Fundazioak antolatutako azken irteera burutuko da. Oraingoan Mandasko Dukeak eraikitako parkean barna izango da natura eta historia uztartuko dituen ibilbidea.

Donostiako Panoramaren inguruko ekintza berri bat

2013/06/25 jarduerak

Ikertu eta irabazi! jolasean parte hartzea zabaltzeko asmoz, Cristina Enea Fundazioarekin batera Urgull mendira irteera bat antolatu dugu. Bertako balio naturalak eta historikoak aztertuko ditugu eta, gainera, Donostiako Panoramaren irudia eta egungo hiria parekatzeko aukera izango dugu.

Donostiako Panoramaren jokoaren inguruko lehen ekintza

2013/04/30 jarduerak

Datorren larunbatean, maiatzak 4, Uliako interpretazio zentroan Donostiako Panoramaren jolasaren inguruko ibilaldi gidatua antolatu du Cristina Enea Fundazioak.

Donostiako Panorama

2013/04/10 Ikonografia

Arestian XIX. mendeko "Panoramak" aipatzen genituen. Gaur Zumalakarregi Museoaren bildumakoa dugu hizpide. "Donostiako Panorama" akuarelaren inguruko jolasa jartzen dugu abian.

Juan Pardo San Gil

2013/03/27

Museoaren beste lagun bat joan zaigu. Juan Pardo San Gil ikerlaria zendu da joan den astean

Panorama

2013/02/01

Panorama izenez ezagututako pinturak eta hauek azaltzeko egin ziren eraikinak, izugarri hedatu ziren XIX. mendean ikuskizun herrikoi bezala.

Luis Paret y Alcazar margolariaren aldarrikapena

2012/12/11 erakusketa

Madrilgo Erret Jauregian "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketa ikusgai dugu. Bertan Goya gaztearen lan zoragarriez gain, Luis Paret y Alcazar artistaren pintura esanguratsu ugari ikusteko aukera paregabea dugu. Zumalakarregi Museoan bere lanak aspaldi estimatzen ditugunez, erakusketa honen berri dakarkigu sarrera honetan

Antonio Ugarte eta Errusiako itsasontzien iruzurra.

2012/10/30 historia

Antonio Ugarte negozio gizon eta politikari euskalduna eta Espainiako itsas-armada berpizteko saio baten porrotari buruzko sarrera dugu gaurkoa.

Suitzarraren altxorra

2012/10/03 argitalpenak

The George Borrow Society taldearen partaide den Peter Missler historigileak, The Bible in Spain liburuan aipatzen den gertakizun bat aztertzen du, gure museoko liburutegirako bidali digun ikerlanean: "The Treasure Hunter of Santiago". Gaia, nola mertzenario suitzar batek Espainiako Ogasun Ministroa altxor baten bilaketan endredatzen duen.

San Luisen 100.000 semeei buruzko ikerketa bat gurean

2012/09/25

André Lebourleux iparraldeko ikerlariak 2006.ean Dualpha argitaletxeak kaleratu zuen eta dagoeneko agortua dagoen lana gure webean eskaintzeko aukera eman digu. Artxibo digitaleko "Azterketak" saila aberastuko duen ikerketa eskura duzue zaletu guztiek

Artxiboa