Martxoak 8
Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta antolatutako grebarekin bat eginez, martxoak 8, 18.00etatik 19.00etara Zumalakarregi Museoa itxita egongo da.
Zumalakarregi Museoa Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean
Bihar, otsailak 28, Arriaga antzokian eta etzi ETB 2n aurkeztuko den Kontzertu Ekonomikoei buruzko dokumentalean parte hartu du Zumalakarregi Museoak.
XIX. mendeko euskal aisialdiari buruzko hitzaldia
Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren artxibo eta dokumentazioaren arduradunak, "Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada" hitzaldia eskaini zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean "Dantzan ikasi" programaren baitan. Egitasmoa, dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak martxan jarritakoa da eta Dantzan.eus elkarteak kudeatze teknikoa egiten duena.
Zorionak Handia!!!
Handia filmak Goya sarietan izandako arrakastak euskal kulturaren eragileen artean poza zabaldu du. Zumalakarregi Museoak izan zuen bere parte hartzea, egileak gidoia prestatzen ari zirenean. Beraz, gure partaidetza xumea izan bazen ere, filmak jasotako onarpenaren zatitxo bat gure egiten dugu.
Gure lagunen dohaintzak jasotzen jarraitzen dugu
Joan zen udan Zumalakarregi Museoan azken urteetako dohaintzekin osatu genuen erakusketa. Oraingoan geroztik jasotakoen berri ematera gatoz.
Familientzako tailer berriekin hasiko dugu urtea
Zumalakarregi Familian programarekin aurrera jarraitzen dugu, hilabeteko bi larunbatetan familientzako tailer hezigarriak antolatuz.
Oraindik “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko aukera daukazu
“Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” erakusketa ikusteko epea luzatu egin da.
Gabonetako Tailerrek oso harrera ona eduki dute
Aurreko ostiralean bukatu ziren Zumalakarregi Museoak 6 urtetik gorako haurrentzako antolatu zituen Gabonetako Tailerrak, oso harrera ona edukiz, izan ere, tailer guztietan gehienezko pertsona kopurua bete zen.
Gabonetako tailerrak 2017
Urtero bezala Zumalakarregi Museoak gabonetako tailerrak antolatu ditu Familientzat
"Euskal Herria: paisaiak aldatzen" erakusketa ikusteko azken egunak
Urtarrilak 7 arte ikusgai
Italiarrak Lehenengo Karlistadan
Argitara berri dugu Museoaren kolaboratzailea den Román Garridoren ikerketa lan berri bat. “Piamonteses y Genoveses en la primera guerra Carlista. El regimiento de Cazadores de Oporto” izenburupean, orain arte oso gutxi tratatua izan den gaia ekarri du gurera, karlisten aurka borrokatu zuten hainbat gudari italiarrei buruzkoa.
Azarotik otsailera, museoa neguko ordutegian irekiko dugu
Azaroak 1etik otsailaren 28ra arte museoa neguko ordutegian irekiko dugu. Gogoratu azaroaren 1a jaieguna dela, beraz, arratsaldez ere zabalik egongo da.
"Euskal Herria: Paisaiak aldatzen" erakusketa zabaltzen dugu ostiralean, urriak 6.
"Paisaia bizia, paisaien eraikuntza" Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dugun erakusketa hau, “mappingalbum.net” proiektua beraien argazkiekin elikatzeko ahalegina egin duten pertsonen elkarlan prozesuaren emaitza da. Gure proiektu digital berrian parte hartu duten lagunen lanak XIX. mendeko irudiekin parekatu ditugu, garaiko hainbat bidaiarien testu eta grabatu originalak gehituz.
Ireki dugu "mapping album" proiektuan parte hartzeko ARGAZKI LEHIAKETA
Atzo eta gaurko euskal paisaia parekatzen duen "mapping album" elkarlanean egindako proiektu digitalari hasiera emateko, Zumalakarregi Museoak argazki lehiaketa berezia antolatu du. Izan ere, "XIX. mendeko albuma" webgunean jatorri duten irudiak oinarritzat hartuz, parte hartzaileei ikuspegi bereko egungo argazkia egitea proposatzen diegu. Gainera hautatuko ditugun argazkiak "mapping album" proiektuan argitaratzeaz gain, museoan urrian egingo den erakusketan parte hartzeko aukera izango dute.
Azken urteetako dohaintzekin osatutako erakusketa bukatzear
Datorren igandean, uztailak 16, ixten da "Dohaintzak 2014-17" erakusketa tenporala. Modu honetan jasotako azken eskurapenak ikusteko aukera probetxa ezazue.
Ibilbide, tailer eta maleta didaktiko berriak 2017-2018ko Hezkuntza Programan
2017-2018 ikasturterako Zumalakarregi Museoak hezkuntza programa berria prestatu du. Proposamen hau eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta XIX. mendera hurbiltzeko proposamen ludiko eta hezigarria egiten du, gaur egungo gizartea ulertzeko funtsezkoa dena.
"Dohaintzak 2014-17" erakusketa zabalik
Azken hiru urteetan jaso ditugun dohaintza nagusiekin aldi baterako erakusketa antolatu dugu. Jasotzen ditugun donazioen artean liburuak nagusi dira baina mota askotako piezak bildu ditugu, besteak beste, pinturak, grabatuak, eskulturak, armak, txapela brodatu bat... Joan den larunbatean dohaintza emaileei omenaldia egin genien erakusketa zabaltzearekin batera.
Zumalakarregi "La Caricature" aldizkarian
"La Caricature" Parisen 1830-1843 argitaratu zen aldizkari satiriko ezaguna da. 1834ko urrian Karlistadari buruzko karikatura hau argitaratu zuten. Garai hartan borrokak zuen ezaugarri nagusia kritikatzen zuen gupidarik gabe, alegia, karlisten ihesak eragindako enfrentamendu eza.
Mutiloa - Ormaiztegi Bide Berde Eguna: inguruko landareak ezagutzen
Giro paregabea eta parte hartze handia izan zen aurreko larunbatean Mutiloa - Ormaiztegi VIII. Bide Berde Egunean.