Sekulako kontzertua eman zuen Hezurbeltzak taldeak Ormaiztegin.
"Migrazioak" proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak antolatutako kontzertua disfrutatu genuen joan den larunbatean Ormaiztegin. "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorioa" erakusketak bultzatu nahi duen hausnarketaren barruan kokatzen dugu "Hezurbeltzak" taldearen emanaldi arrakastatsua.
Hezurbeltzak kontzertuaren prentsaurrekoa izan genuen atzo
Museoko aldi baterako erakusketen gelan gauzatu zen, "Leopoldina Rosa: gaur egungo istoio bat" aldi baterako erakusketa dagoen lekuan hain zuzen.
Euskal Diasporaren Eguna
Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregi Museoa hautatu du 2020ko Euskal Diasporaren eguna ospatzeko. “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” aldi baterako erakusketa izan da aukeratua, bertan XIX.mendeko euskal emigrazioa eta gaur egungo migrazio fenomenoak uztartzen baitira ispilu joku baten bitartez.
Azken begirada
Azken urte honetan zehar, astiro, astiro, Zumalakarregi Museoaren 30. urteurrena ospatzeko sortu dugun proiektua aletzen joan gara gune honetan. Museoaren beste hainbeste laguni idatzi bat eskatu diegu eta hemen duzue euskarazko azkena. Xabier Irujo Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearen zuzendariarena dugu honakoa.
Joxe Azurmendi museoaren laguna zendu da.
Joxe Azurmendi Larrea ormaiztegiarra pasa den abuztuak 12an hil da Donostian. Zumalakarregi Museoarekin aspaldiko harremana zuen, besteak beste, Bigarren Karlistaldian erabilitako bandera baten dohaintza egina zuen. Goian bego.
Iparragirre eta Gernikako arbola
Jose Mari Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen den honetan, bera hil eta hamabi urteetara bere kantuaren eragina adierazten duen gertakizuna aipatzera gatoz.
Oraindik baditugu begiradak
Museoaren urteurrenaren inguruan antolatutako 30 Begirada ekimena aletzen joan gara azken aldian. Gaurkoan Amaia Hennebutte artistarena argitaratzen dugu.
Dohaintza berri bat.
Lasarteko Galardi familiak, Bernardo Muñoz de Vaca bere arbasoaren hainbat objektu eta dokumentu utzi ditu Zumalakarregi Museoan dohaintzan. Gure eskerrik beroenak lurralde honen ondarea zabaltzeko hautua egin duen familiari.
Tomas Zumalakarregiren heriotzak 185 urte.
San Juan egunean zendu zen buruzagi militar ormaiztegiarra.
Begirada bertatik
Zumalakarregi Museoa Ormaiztegin dago. Hasieratik begiratu diogu gertueneko inguruari gure ibilbidea garatzeko. Honetan ezinbesteko laguntzaile izan dugu Zeles Otamendi.
Begirada naturazalea
Gaurkoan gure ibilbidearen begirada naturazale erromantikoei eskaintzen diegu. Izan ere, Oier Etxeberriarekin elkarlanean antolatu genuen aldi baterako erakusketa gogoratzen dugu.
Piztu Museoa!
Ekainaren 2tik aurrera itzuliko gara museora. Segurtasun eta egokitzapen neurri guztiak hartuta, bisitarien lasaitasunerako.
Begirada bertatik.
Zumalakarregi Museoari zuzendutako 30 Begirada horietako bat dugu Elixabete Garmendiak eskaini diguna. Bertso paper bilduma eder baten testigantza jasotzeko aukera eman digu.
Begirada arkeologikoa.
Gure museoaren atzera begiratze honetan, gaurkoan Alfredo Morazaren ekarpena dugu. Aranzadiko partaide, arkeologo eta historiagilea.
Viticus talde argentinarraren "Euskal Herria"
Egungo egoera berezia atzera begiratzeko parada aproposa dugu. Gaurkoan duela hamaika urte Zumalakarregi Museoak antolatutako ekintza bitxi baten ondorioa ezagutaraztera gatoz. Museoak 20 urte bete zituenean rock kontzertu bat antolatu genuen. Hona hemen handik bi urteetara sortutako bideo klipa.
Museoen Nazioarteko Eguna 2020
Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko proposamen berri bat dakarkigu: Dastatu Zumalakarregi Museoa. Jakina da Tomas Zumalakarregi txokolate beroaren oso zalea zena. Gure bilduman bere kanpainako necessaire delakoan, zilarrezko baso bat dugu. Bertan txokolatea hartuko zuela pentsatuz, garaiko ohitura honi hurbilketa bat egin diogu. Rafa Gorrotxategi gozogilearen laguntzaz, gure jarraitzaileei erronka proposatzen diegu. Anima zaitezte bere aholkuak jarraituz txokolate bero bat prestatzera!
Begirada Baionatik.
Zumalakarregi Museoak argi izan du beti ikerketa eremuaren lurraldetasuna. Iparraldearekin harremanak hasieratik bultzatu genituen eta hortik datoz Baionako Euskal Museoarekin elkarlanean burututako ekimenak. Gaurko begirada bertatik datorkigu.
2 de Mayo
Izenburu hau daramaten bi argitalpen dakarzkigu gaurkoan. Bilboko azken setioa, karlistek 1874.ean burututakoa gogoratzeko helburuarekin argitaratu ziren biak. Bata 1887an, 1909an bestea.