Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldia.
Joan den irailak 14.ean museoko artxiboaren arduradunaren eskutik tertulia antolatu genuen, “La Guerra de África (1859-1860) y la Primera Guerra del Rif (1893-1894)” izenburupean. Bertan jasotakoa eskura duzue gure youtube kanalean. Baita ondorengo solasaldia ere, Rifeko hainbat lagunen partaidetzarekin.
Afrikako gerrari buruzko tertuliaren ikuspegia.
Bestalde, datorren urriak 26ean, arratsaldeko sei t’erdietan bertso saio musikatua izango dugu Zumalakarregi Museoan. Aitor Bizkarra bertsolari bizkaitarrak, Paul Beitia eta Gari Ortiz de Villalba musikarien laguntzarekin, Afrikako gerrari buruzko bertsoen emanaldia eskainiko digute.
Paul Beitia musikaria eta Aitor Bizkarra bertsolaria antzeko emanaldi batean.
Antonio Zavalak, bere garaian jaso eta argitaratu zituen euskal soldaduek Afrikako gerran beren esperientzia kontatzen zuten bertsoak. Bertso hauek oinarritzat hartuz bertso musikatuen saioa dastatzeko aukera izango dugu Ormaiztegin.
Zavalaren liburuaren azala.
Anima zaitezte datorren urriak 26ean arratsaldeko sei t'erdietan Ormaiztegira gerturatzen, euskaldunek Afrikako gerra kolonialean jasandakoak bertsotan entzutera.
Afrikako gerrari buruzko bertso papera.