Afrikako gerra berriro ere

2014/10/17 grabatuak
Afrikako gerrari buruzko erakusketa birtuala moldatu genuen duela urte pare bat. Oraingoan berau aberasten duen ekarpena jaso dugu. Mariá Fortuny margolariaren "Prim en la batalla de los Castillejos" olioaren berri eta honi buruzko Javier Gallegoren artikulu interesgarria.

Duela pare bat urte "Afrikako Gerra (1859-1860)" erakusketa birtuala sortu genuen gure Artxibo digitala sailean aurkezteko. Bertan bi karlistaden artean gertatutako gerra kolonial honi buruzko materialak jasotzen genituen, besteak beste Euskal Tertzioei buruzkoak.

 

Euskal tertzioak

 

Orain gure erakusketa aberasteko eskaintza jaso dugu Javier Gallego adituaren eskutik. Berak Mariá Fortuny pintorearen lan ezezagun baten berri eman digu, gure erakusketan sartzea eskaintzen digun bitartean. Izan ere erakusketan bagenuen "Afrikako Gerra eta Artea" deitutako saila, non Fortunyren zenbait lan aurkezten genituen. Bartzelonako Diputazioak bidali baizuen Fortuny Afrikara gerrako gertakari gogoangarrienak oliotan jaso zitzan.

 

Fortuny Castillejos

Mariá FORTUNY. "Prim en la batalla de los Castillejos". Bilduma pribatua.

 

Javier Gallegok gainera Fortunyren koadroari buruzko artikulu interesgarri bat ere eskaini digu Goya, Fortuny y la iconografía de la "Batalla de los Castillejos", non pintore kataluniarraren lana Prado Museoan gordetzen den Goyaren “El 2 de mayo de 1808 en Madrid” margoarekin lotzen duen.

 

Goya Mamelucos

 Francisco de GOYA. “El 2 de mayo de 1808 en Madrid” edo “La lucha con los mamelucos”. Museo del Prado.

 

Erakusketa birtualek eskaintzen duten aukeretako bat noiznahi osatzen joateko aukera denez Javier Gallegoren eskaintza gehitzeaz gain iaz jasotako dohaintza diren bi irudi ere sartuko ditugu oraingoan, Juan Velasco Gasteiztarrak egindako bi grabatuak alegia.

 

Tetuan 

 Juan VELASCO. “Batalla de Tetuán el 4 de febrero de 1860. Toma de la trinchera”

 

Irudi honetan ere, grabatuaren azpikaldean adierazten denez, Prim jeneralak protagonismoa jasotzen du, izan ere gerra honen heroi nagusia izan baizen militar kataluinarra.

Pozgarria da guretzat weberako egiten ditugun lanak bere oihartzuna lortzen dutena ikustea. Gure eskerrik beroena Zumalakarregi Museoko web hau zabaltzen lagundu digun Javier Gallegori.