Adolfo Mentaberry, XIX. mendeko bidaiari euskaldun ezezaguna
Bere biografo nagusiak, Pablo Martín Asuerok, dio Mentaberry euskalduna zena, nahiz eta non jaio zen ez dakien. Espainiar diplomaziako partaide, 1865.ean Damaskoko kontsul-orde hautatua izan zen eta 1867.ean Konstantinoplako ordezkaritza diplomatikora aldatua. Bertan bi urtez lan egin ondoren Pekingo espainiar legazioko idazkari nagusi hautatu zuten.
Adolfo Mentaberry.
Bere Ekialde Hurbileko esperientzia Viaje a Oriente: de Madrid a Constantinopla liburuan jaso zuen, garaiko lurralde hauen deskribapen onenetakoa eskainiz.
Konstantinopla, egungo Istanbul. Irudiaren iturria
Bitxiagoa izan zen Txinarako bidaia. Pekinera iritsi bezain laister, 1869.eko azaroan, jakin zuen arazo ekonomikoak medio bere postua urte bukaeran desagertzen zena. Beraz, 1870.go urtarrilean, lanik gabe geratu eta bueltan Madrilera jo behar izan zuen.
Singapur. Le Tour du Monde, 1870
Hemen zenbait aldizkaritan kolaboratu ostean bere liburuak argitara eman zituen. Txinarako bidaiarenean, Zeilan, egungo Sri Lanka, Singapur edo Saigon maisuki deskribatzen dizkigu.
Merkatua Saigon-en. Le Tour du Monde, 1875
Bere idazlanak aztertzerakoan bi ikuspegi nagusitzen dira. Bata bidaiari erromantikoarena, bestea, europear kolonialismoak begiak Txinan jarri berri zituenean, diplomatikoarena.
Antzerkia Pekinen. Irudiaren iturria
Dena den, merezi du testu hauetara hurbiltzeak garaiko txinatar ohituren zuzen zuzeneko berri ematen baitigu, gizartea, antzerkia edota exekuzioei kapitulu bana eskainiz.
Exekuzioa Pekinen. Le Tour du Monde, 1864