Adolfo Mentaberry, XIX. mendeko bidaiari euskaldun ezezaguna

2011/04/26 grabatuak
Espainiar diplomaziako funtzionari, ekialderantz bidaiatu zuen eta bere esperientziak bi liburutan kontatu zituen: Viaje a Oriente: de Madrid a Constantinopla (1873) eta Impresiones de un viaje a la China (1876).

Bere biografo nagusiak, Pablo Martín Asuerok, dio Mentaberry euskalduna zena, nahiz eta non jaio zen ez dakien. Espainiar diplomaziako partaide, 1865.ean Damaskoko kontsul-orde hautatua izan zen eta 1867.ean Konstantinoplako ordezkaritza diplomatikora aldatua. Bertan bi urtez lan egin ondoren Pekingo espainiar legazioko idazkari nagusi hautatu zuten.

 

Adolfo Mentaberry

   Adolfo Mentaberry.

Bere Ekialde Hurbileko esperientzia Viaje a Oriente: de Madrid a Constantinopla liburuan jaso zuen, garaiko lurralde hauen deskribapen onenetakoa eskainiz.

 

Konstantinopla

   Konstantinopla, egungo Istanbul. Irudiaren iturria

Bitxiagoa izan zen Txinarako bidaia. Pekinera iritsi bezain laister, 1869.eko azaroan, jakin zuen arazo ekonomikoak medio bere postua urte bukaeran desagertzen zena. Beraz, 1870.go urtarrilean, lanik gabe geratu eta bueltan Madrilera jo behar izan zuen.

 

Singapur

   Singapur. Le Tour du Monde, 1870

Hemen zenbait aldizkaritan kolaboratu ostean bere liburuak argitara eman zituen. Txinarako bidaiarenean, Zeilan, egungo Sri Lanka, Singapur  edo Saigon maisuki deskribatzen dizkigu.

 

Saigongo merkatua

   Merkatua Saigon-en. Le Tour du Monde, 1875

Bere idazlanak aztertzerakoan bi ikuspegi nagusitzen dira. Bata bidaiari erromantikoarena, bestea, europear kolonialismoak begiak Txinan jarri berri zituenean, diplomatikoarena.

 

Antzerkia Pekinen

   Antzerkia Pekinen. Irudiaren iturria

Dena den, merezi du testu hauetara hurbiltzeak garaiko txinatar ohituren zuzen zuzeneko berri ematen baitigu, gizartea, antzerkia edota exekuzioei kapitulu bana eskainiz.

Exekuzioa Pekinen

  Exekuzioa Pekinen. Le Tour du Monde, 1864