Abuztuak 31 Donostian

2011/08/31 ospakizunak
Urtero hiriak gogoratzen du. Guk aitzakia nahikoa dugu gaiari buruzko irudiak erakusteko.

Gurean aurrez aipatu dugu gaia eta egun hartan bertan jazotakoa, baina gertaerak merezi du beste hurbilketa bat.

Napoleonen aurkako gerra amaitzear zegoen Penintsulan, baina Donostia defendatzen zuten frantziarrek gogor eusten zioten Aliatuen erasoari.

 

Orme kopia

Mende hasierako grabatu baten kopia. Irudiaren iturria.

 

Setioa bi hilabetez luzatu zen frantziarren borroka eta hiriaren harresien sendotasunarengatik.

 

setioaren planoa

Donostiako setioaren plano frantsesa. Irudiaren iturria.

 

Hiria Uliatik bonbardatzea agindu zuen Wellingtonek berak. Uztailak 20.ean hasi zen Zurriola inguruko harresiaren aurkako eraso bortitza.

 

heath

Hiriaren aurkako bonbardaketa. Irudiaren iturria.

 Uztailak 25ean jo zuten aliatuek lehenengo erasoa harresiak jasandako bretxan abangoardian tropa portugaldarrak zirela, baina ez zuten hirian sartzerik lortu.

 

Bretxa

Donostiako harresiari erasoa. Irudiaren iturria.

 Bitartean frantsesek Nafarroan eraso egin zuten Donostiako setiatuei laguntze arren. Soult mariskalaren armada Soraurengo batailan menperatua izan zen uztailak 28an.

 

Duvaux

Jules-Antoine DUVAUX. "Combat du col de Maya, 25 juillet 1813". Baionako Euskal Museoa.

 

 Aliatuek berriro ekin zioten setioari eta asteetan bonbardaketa bortitzekin jarraitu ostean, abuztuak 31.ean lortu zuten hirian sartzea.

 

westall

Abuztuak 31ko borroka. Irudiaren iturria.

 

Hortik aurrerako sarraskia ezaguna da tamalez. Gaur ospatuko dena, donostiarrek suntsiketaren ondoren erakutsi zuten adorea da, hiria errautsetatik berreraikitzeko gauza izan zena.