2014. urtean argitara eman genuen Renoko Euskal Ikergunean Charles F. Henningsen-en liburua, The Most Striking Events of a Twelvemonth Campaign with Zumalacarregui. Orduan jarri ginen lehen aldiz Ormaiztegiko Museoarekin harremanetan eta elkarlan fruitutsu eta emankor baten ostean erabaki genuen Zumalakarregi liburu bilduma osatzea. Bi liburu argitaratu ditugu bilduma honetan eta proiektu anitz ditugu gerora begira geure agendan. Euskal Herri garaikidea ulertzeko ezinbestekoa da Lehen Guda Karlista aztertu eta ulertzea. 1833 eta 1834 bitarte Zumalakarregiren agintepean borrokatu zen Henningsen-en esanetan, Euskal Herrian gertatutako borroka hura 1793 eta 1796 bitarte Vendéen gertatutako gerratearen parekoa zen, alegia, “desnazionalizazio” kanpaina bat helburu jakin batekin: euskal sena desagerraraztea. Frantziar Iraultzaren ildora eta “fueros y petróleo” lelopean, alderdi liberalaren menpeko armadak gerra ekarri zuen euskal herrietara eta, beste edozein gerra batek bezala, harpilaketa, suntsipena, heriotza, espetxea, erbestea eta mota guztietako pairamenduak erakarriko zizkion euskal herritarrei armen indarrez ezarritako iraultza ekonomiko eta sozial baina era berean, politiko eta kultural horrek. Foruak izan ziren mila bat urtez herri honen bizi sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalaren bizkarrezurra eta euskal herria mende oso batez borrokatu zen ohituran errotuak eta herritik jaioak ziren lege horiek defendatzen. Berrehun urte geroago liberalismoak sortutako gatazkaren minak itxi gabe dihardu eta gatazkari ebazpen egokia eman ahal izateko iragana ulertu beharra dago. Hau da bilduma honen helmuga eta hau da Henningesen, Elioten edota Xahoren lanak berriz ere argitaratu, irakurri eta aztertzeko beharraren zergatia.Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria.
Jatorrizko tamainako irudia: 323 KB | Ikusi Deskargatu