2025eko Pazko asteko tailerrak

2025/04/25
Urtero bezala, Zumalakarregi museoan haurrentzako tailerrak antolatzen ditugu Pazko asteko eskaintza osatuz

Pasa den urtean, Ormaiztegiko ondarea izan genuen protagonista, aurten berriz, ikusgai dugun "Scénario. Zorraren Z" aldi baterako erakusketa eta garaiko moda izan ditugu protagonita gisa.

Apirilaren 23an, "Karlistak Scénario erakusketan" tailerra ospatu genuen. Lehenik karlistak erakusketa honetan zergatik zeuden aztertu genuen.

Erakusketa honetan, Pedro G Romerok artista eta erakusketaren egileak XIX. mendeko narratiba hegemoniko sozialetik baztertuak edo ezkutatuak izan diren kolektiboak erreskatatzen ditu eta flamenko kontzeptuarekin lotzen ditu: "Bizimodu horiek eta azkenean flamenkoa deitzen dugun eta izakera guztiak ijitoekin, mercheroekin, kinkiekin, gaizkileekin, prostitutekin, kontrabandistekin,... zerikusia duen izakera horiek guztiek, bizimodu eta nortasun multzo horri flamenko deitzen diote azkenean"

Pedro G Romerori egindako elkarrizkata osoa gure Youtubeko kanalean ikus daiteke:

Pedrok flamenko eta karlisten artean lotura berezi bat topatu du: historian zehar galdu duten eta gizartearen ertzetan mugitu diren taldeak izan dira. Erakusketaren kartelak ideia hau islatzen du irudi nagusiaren bitartez.

Kartelaren irudia

Erakusketaren karteleko irudia. Bertan flamenkoak eta karlistak irudikatuta ikus daitezke telegrafo bat mozten. Iturria: La Fille du Bandit - Zumalakarregi museoko artxiboa

Pedro G Romerok dioen bezala "Eugenio Noelek zioen Espainiako gaitz nagusiak flamenkismoa eta euskaltzaletasuna direla. Artearen oinarria karlistek eta flandestarrek iberiar penintsularen historiako mahaian egindako topaketa arraroa da. Hori da hemen kontatzen ari naizena. Txinpartak sortzen dituen topaketa gorabeheratsua da. Hori da erakusketa honetan lortu nahi dena. Denborak esango du horrek arkeologia edo genealogia baterako ematen duen, baina une honetan historia ofizialean etenak eragiten dituzten topaketa horiek daude" 

Haurrak tailerren

Haurrak irudia aztertzen

Tailerren karlistak sakonago ezagutu genituen museoan zehar bisita berezia eginez. Zer ziren haiek defendatzen zituzten foruak? Nolakoak ziren haien jantziak? Nondik ibili ziren?

Foruak aztertzen

Foruak aztertzen

Tailerra amaitzako haurrek karlistak bilatu zituzten erakusketan.

Erakusketan

Partehartzailleak "Scénario. Zorraren Z" erakusketan

Apirilaren 24an "XIX. mendeko janzkera" tailerra ospatu genuen. Bertan XIX. mendeko moda aztertu genuen fitxa didaktiko baten bitartez. 

XVIII. mendeko moda aztertzen hasi ginen, Tomas Zumalakarregi Imaz 1788. urtean jaio baitzen. XIX. mendeko modak aldaketa asko jasan zituen. XIX. mendeko hasieran moda neoklasiakoa zegoen. Pankrazia Ollo Matak garaiko alkandora soinekoa darama museoan ikusgai dugun irudian.

Pankrazia

Pankrazia moda neoklasioarekin

Tailerreko partehartzaileak Pankraziaren irudia aztertu zuten. Nolakoa zen soinekoa? Zeintzuk ziren bere ezaugarriak? Zergatik zeraman moda neoklasikoa?

Bisitan

Pankraziaren soinekoari buruz solas egiten. Cristinak, museoko hezkuntza arduraduna, XIX. mendeko eleganteen bilkuran erabiltzen duen jantzietako bat zeraman tailerra girotzeko

Industria iraultzak izan zuen eragina ere azpimarratu genuen, XIX. mendeko modan berrikuntza iraultzaileenetako bat josteko makina izan izanik. Bidaiatzeko trasporteak aldatu ziren eta horrekin arropa egiteko materialak.

Tailerren herria xehearen jantziei buruz ere hitz egin genuen. Askotan moda aberatsen janzkerarekin lotzen dugun arren, herri xehearen janzkerari buruz ere hitz egin genuen.

Feillet

Blanche Hennebutte Feilletek nekazari azkoitiarrak margotu zituen. Iturria: XIX. mendeko albuma

Tailerra amaitzeko XVIII. mendeko jantziak eta XIX. mendeko jantziak bilatu genituen museoan ikusgai dauden irudietan.

XVIII. mendeko moda

XVIII. mende amaierako errege familiaren moda aztertzen

XIX. mendeko moda

Isaben II.aren jantzia aztertzen

Hemen uzten dizuegu Goierri Telebistak egindako erreportaia