2024ko Udalekuak

2024/07/23
Zumalakarregi museoaren Hezkuntza proiektuaren helburua jarraituz, udalekuak ospatu dituzte aurten ere museoak jorratzen dituen edukiak haurrei hurbilduz

Zumalakarregi museoko Hezkuntza proiektuak udan ez du atsedenik hartzen eta XIX. mendea etxeko gaztetxoei irakasten jarraitzen du. 

Oraingoan, "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketaren edukiak erabili ditugu gure aurtengo eskaintza osatzeko. 

Haurren sormena pizteko aukera aparta eskaini digute erakusketan ikusgai dauden karikaturek.

Haurrak Oroz-en lana ikusten

Haurrak Cesar Oroz-en lana aztertzen

Erakusketan Cesar Oroz umorista grafikoak egindako karikaturak eta museoko XIX. bildumako hainbat karikatura ikus daitezke, haien arteko elkarrizketa ikusiz. Udalekuen eskaintzarako Cesar Oroz-en lana haurrei hurbildu nahi izan dugu.

Haurrak erakusketan

Museoko XIX. mendeko bildumaren karikaturekin

Tailerretan karikaturak eta hauek egiteko eredutzat erabili diren XIX. mendeko margoen arteko konparaketa bat egin zuten, ondoren haien marrazkia edo karikatura egiteko haur bakoitzak bere sormena landu zedin.

Taldeak

Museoan garrantzitsua diren 4 pertsonaien irudiekin egin genuen ariketa:

- Isabel II.a

Isabel II.a

- Tomas Zumalakarregi

Tomas

- Pancracia Ollo

Pancracia

- Miguel Antonio Zumalakarregi

Miguel Antonio

 

Irailean Familia tailerrekin bueltatuko gara!

Edozein zalantza izanez gero idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora