2024ko Museoen Nazioarteko eguna
Zumalakarregi museoan Museoen Nazioarteko eguna ospatu dugu pasa den hilaren 18an. Urtero bezala, museoaren sarrera doakoa ipini genuen egunean zehar. Horrez gain, tailer berezi bat izan genuen urteurrena ospatuz.
Kultura eta ondarea haurrei hurbiltzeko asmoz, Ormaiztegiko Iriarte Erdiko baserrian, egun Zumalakarregi museoa, jarri genuen arreta eraikin historikoa eta herriaren ondarea izanik. Tailerren bertan baserria eta haren lorategia era ezberdin baten bidez ezagutuko zuten etxeko gaztetxoek testura ezberdinak ukituz, tailer sensorial gisa bilakatuz
Ekimena pasa den hilaren 15ean aurkeztu genuen Foru Aldundian prentsaurreko baten bitartez
Aldundiko prentsaurrekoan: Xabier Kerexeta, Gordailuko teknikaria, Mari Jose Telleria, Kultura zuzendaria, Goizane Álvarez, Kultura diputatua, Juanjo Aranburu, Ekainberri eta Lili jauregiko kudeatzailea eta Araziko zuzendaria, eta Cristina Álvarez, Zumalakarregi museoko hezkuntza eta komunikazio arduraduna
"Tote poltsa apaindu dezagun" tailerra maiatzaren 18an arratsaldeko 16:30tan hasiera eman genion gure Museoen Nazioarteko egunaren ospakizuna osatuz.
Saioaren lehenengo zatian haurrek museoa eta lorategiaren testura ezberdinak ukitu zituzten, ukimenaren bidez lortzen dugun informazioari buruz hausnarketa eginez: Ukitzen dugun objektua hotza ala beroa dago? Gogorra ala biguna da? Zimurra ala leuna da? Astuna ala arina da?... Honetara adreilua, harria, kristala, burdina, egurra, loreak, hostoak, zuhaitzen enborren testura era ezberdin batean ezagutzeko aukera izan zuten.
Saioaren bigarren zatia Urretxuko Kotoi paperdendako Sandra Rodriguez, animatzaile soziokulturala eta turistikoak dinamizatu zuen baserria eta lorategian ezagutu zituzten testurak oihalezko poltsa batean islatzeko aukera emanez parte-hartzailei pintura akrilikoa erabiliz.
Lan ederra egin zuten gure partaideek
Eskerrik asko museora gerturatu zineten guztiei eta gurekin museoen nazioarteko eguna ospatzeagatik!
Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu