“Viaje al Cercano Oriente en 1868” liburuaren aurkezpena.

2022/05/20
Datorren ostegunean, maiatzak 26, etorkizunean karlisten erregegai izango zen Borboiko Alfonso Carlos gaztearen eskuizkribua argitaratzearen arduradun diren Cristina de la Puente eta José Ramón Urquijo izango ditugu Zumalakarregi museoan, bere lana aurkezten.

Borboiko Alfonsoren egunerokoak,  Konstantinopla, Suez, Egipto eta Palestinara 1868ko udaberrian egin zuen bidaia kontatzen du. Bere osaba Francesco V, Modenako duke atzerriratua eta Austriako gortesau talde bat izan zituen bidaia lagun. Alfonsok bere bidaia 18 urteko gazte baten inozentzia eta kuriositatez kontatzen du.

Alfonso Carlos de Borbón

E. MORENO: “Alfonso de Borbón y Austria”. Iturria.

Bidaiak XVIII eta XIX. mendeko aristokraten grand tour delakoaren antza du, baina Pio IX aita santuaren aldeko  zuaboetan sartu aurretik egin beharreko bidaia iniziatikotzat ere hartu daiteke. Bere anaia Carlos VII.aren eskubide dinastikoak defendatzeko Kataluniako karlisten buruzagi izan baina lau urte lehenago egin zuen bidaia.

Alfonso y Dª Blanca

Alfonso eta bere emazte Mª de las Nieves de Braganza jarraitzaileen artean. ZM.

Lanak  Konstantinopla, Alexandria edo Jerusalem bezalako hirietan izan zuen esperientzia erakusten digu, baina bukatzear zeuden Suezko kanalaren obrak ere bisitatu zituen. Bidaia Europako erregimen absolutisten bukaera eta Otomanadarren inperioaren gainbeheraren testigantza paregabea da.

 Obras del canal de Suez

Le Tour du Monde aldizkarian jasotako Suezko kanalaren eraikuntza lanak. ZM.

Argitalpen kritikoa prestatzen egindako ezohiko lanak, Consejo Superior de Investigaciones Cientificas -gure eskerrik beroenak bere kolaborazio eskuzabalagatik- erakundeko bi ikerlari profesional bildu ditu. Cristina de la Puente, mundu islamikoan aditua eta Jose Ramon Urquijo, mugimendu karlistaren historian espezialista, bidaiari gaztearen kontakizuna ulergarri egin eta bere testuinguruan kokatzeko elkarlanean aritu dira. Bi ikerlariak izango ditugu gurekin bere lana adierazten.

Anima zaitezte Ormaiztegin liburu aurkezpen honetan parte hartzera. Bestela, aurrez izena emanez, gure YouTube kanalaren bitartez jarrai dezakezue.