“Txapela… Noiztik?” erakusketa amaitutzat ematen dugu Irene Salsamendi zorionduz.

2018/12/17

Ekainean inauguratu zen eta abendu hasieran amaitu den “Txapela… Noiztik?” aldi baterako erakusketaren harira, Zumalakarregi Museoan “Txapela janzteko 1000 modu” lehiaketa antolatu genuen. Erakusketako txapela jantzita argazkia atera eta museoko kokapenarekin sare sozialetan #txapela #zumalakarregi zintzilikatzean oinarritzen zen lehiaketa. Honelaxe egin zuen Irene Salsamendik, argazkia sare sozialetan banatu eta guri argitalpenaren pantaila kaptura eta argazki originala bidaliz. Bertako produktu ekologikoen saskiaren zozketaren irabazleak, museoa eskola taldean bisitatu zuen eta ez zuen aukera galdu lehiaketan parte hartzeko.

Mila esker lehiaketan parte hartu duzuen guztiei, eta bereziki zorionak Irene!

 

“Txapela… Noiztik?” erakusketa amaitutzat ematen dugu Irene Salsamendi zorionduz.

"Txapela janzteko 1000 modu" lehiaketaren irabazleei saria banatzeko unea