“Oda a la fábrica abandonada” dokumentala Ormaiztegin

2016/04/13
Unai Alonso eta Iñaki Uriarteren filma "Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" erakusketaren osagarri modura eskainiko dugu Ormaiztegiko udaletxean. Irati Otamendi arkitektuaren azterketa egongo da emanaldiaren ostean.

“Oda a la fábrica abandonada” dokumentala Unai Alonso zinegile eta produktoreak Iñaki Uriarte arkitektuarekin batera egina da. Utzitako eremu industrialei buruzko hausnarketa eta eremu hauen historiak giza irudiarekin duen lotura aztertzen ditu filmak.

Oda

Gure industria ondare arkeologikoaren zaintza aldarrikatzen du, bide batez, edertasun kanonei buruzko berrinterpretazioa eskainiz.  

Filma Arquia Funadazioaren eskutik datorkigu eta datorren ostiraleko 7etan eskainiko da.

Irati Otamendi arkitektuak filmaren mezua gure testuinguruan kokatzen lagunduko digu emanaldiaren ondoren.

arquia