“Leopoldina Rosa” aldi baterako erakusketa sarean

2022/08/16
Ormaiztegin 2019an zabaldu eta 2020 urtean izan genuen erakusketa, “Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat” sarean daukazue eskura. Ekimen zabalago baten parte izan zen erakusketa, Migrazioak proiektua hain zuzen.

“Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat” erakusketak XIX. mendeko euskal emigrazioa du oinarri. Egungo migrazio fenomenoa uztartu diogu, honela hausnarketarako aukera bat eskainiz.

 Leopoldina ZMn

Erakusketa hau Zumalakarregi Museoaren ekimen zabalago batean kokatu behar dugu: Migrazioak proiektua. Proiektu honek hiru adar ditu. Aldi baterako erakusketa bera, hezkuntza proiektua eta gizarte proiektua. Ekimen osoaren berri jasotzeko:  Zumalab.

Gizarte proiektuaGizarte proiektuaren ekimenetako bat.

Covid 19 izurriteak izugarri baldintzatu arren erakusketak bere ibilbidea izan zuen. Lehenik Donostiako Euskal Itsas Museoan, ostean Bilboko Itsasmuseumen.

Leopoldina EIM

Erakusketa Donostiako Euskal Itsas Museoan.

Erakusketaren sorreran Alberto Irigoyen  euskal historiagile uruguaiarrak izugarri lagundu zigun, Montevideoko Museo Historico Nacional de Uruguayren lankidetza bikain bideratuz.

IparragirreErakusketaren ikuspegi bat.

Hainbat euskal erakundeen laguntza ere izan genuen , besteak beste,  Ikuspegi  Euskal Immigrazioaren Behatokia izan zen egungo fenomenoa aztertzerakoan gure euskarria.

 Ispilua

XIX eta XXI mendeen arteko ispilua.

Baionako Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques erakundeak ere lagundu zigun erakusketa honetan, euskal kostaldearen mapa zoragarri hau utziz.

 Euskal kostaldea

"Carte particulière des côtes de France : partie comprise entre Bayonne et la côte d’Espagne". 1829. Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques. Pôle de Bayonne et du Pays Basque.

Beraz, eskura duzue  “Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat” erakusketaren bertsio digitala.