“Karlismoa zineman” tertulia datorren ostegunean.
Zumalakarregi Museoak arestian “Pour Don Carlos” filma proiektatu du Toulouseko Zinematekarekin elkar lanean. Proiekzio honen inguruan aldi baterako erakusketa bat eta karlismoak zinemarekin duen harremana aztertzeko tertulia bat antolatu du. Solasaldiaren protagonistak Jose Mari Tuduri eta Eneko Tuduri adituak izango dira.
Jose Mari Tuduri zinegilea da, besteak beste, “Crónica de la guerra carlista” (1988) eta “Santa Cruz, el cura guerrillero” (1990) filmen zuzendaria. Gainera museoarekin harreman estua izan du hasieratik eta egun, karlistaldien inguruan antolatzen diren herri antzerkien bultzatzaile nagusietakoa dugu.
Eneko, berriz, “Karlismoa zinemaren ikuspuntutik” (2018) erakusketaren komisarioa izan zen Lizarrako Karlismoaren Museoan. Beraz gaiaren inguruan gehien ikertu duenetakoa dugu.
Lizarrako Karlismoaren Museoan antolatutako aldi baterako erakusketa.
Tertuliak “Pour Don Carlos” (1921) filma izango du oinarri, izan ere, gaia jorratu zuen lehena izan baitzen. Dena den, solasaldian zinemak karlistaldiekin izan duen harreman luze eta sakona aztertuko dugu Tuduritarrekin.
Hitzordua urtarrilaren 13an arratsaldeko 18:30etan izango da. Karlismoa eta Zinema izango da hizketa gaia eta gazteleraz garatuko da saioa.
Tertulian aurrez izen ematea gomendatzen dugu, parte hartzaile kopuru mugatua. Izen ematea posta elektronikoz eta telefonora deituz egin daiteke:
mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
943 88 99 00 / 659 43 45 66