“Karlismoa zineman” tertulia datorren ostegunean.

2022/01/11
“Pour Don Carlos” proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak tertulia bat antolatu du datorren ostegunean, urtarrilak 13, arratsaldeko 18:30tan. Solasaldiaren protagonistak Jose Mari Tuduri eta Eneko Tuduri adituak izango dira.

Zumalakarregi Museoak arestian  “Pour Don Carlos” filma proiektatu du Toulouseko Zinematekarekin elkar lanean. Proiekzio honen inguruan aldi baterako erakusketa bat eta karlismoak zinemarekin duen harremana aztertzeko tertulia bat antolatu du. Solasaldiaren protagonistak Jose Mari Tuduri eta Eneko Tuduri adituak izango dira. 

 Cronica de la guerra carlista

 Jose Mari Tuduri zinegilea da, besteak beste, “Crónica de la guerra carlista” (1988) eta “Santa Cruz, el cura guerrillero” (1990) filmen zuzendaria. Gainera museoarekin harreman estua izan du hasieratik eta egun, karlistaldien inguruan antolatzen diren herri antzerkien bultzatzaile nagusietakoa dugu.

 Santa Cruz el cura guerrillero

Eneko, berriz, “Karlismoa zinemaren ikuspuntutik” (2018) erakusketaren komisarioa izan zen Lizarrako Karlismoaren Museoan. Beraz gaiaren inguruan gehien ikertu duenetakoa dugu.

Museo del carlismo

Lizarrako Karlismoaren Museoan antolatutako aldi baterako erakusketa.

Tertuliak “Pour Don Carlos” (1921) filma izango du oinarri, izan ere, gaia jorratu zuen lehena izan baitzen. Dena den, solasaldian  zinemak karlistaldiekin izan duen harreman luze eta sakona  aztertuko dugu Tuduritarrekin.

Musidora Pour Don Carlos

Hitzordua urtarrilaren 13an arratsaldeko 18:30etan izango da. Karlismoa eta Zinema izango da hizketa gaia eta gazteleraz garatuko da saioa.

Tertulian aurrez izen ematea gomendatzen dugu, parte hartzaile kopuru mugatua. Izen ematea posta elektronikoz eta telefonora deituz egin daiteke:

            mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

            943 88 99 00 / 659 43 45 66

“Karlismoa zineman” tertulia datorren ostegunean.

Pour Don Carlos filmaren proiekzioa