“Gure Ondarea” aldi baterako erakusketa
Martxoaren 14ean inauguratu genuen "Gure Ondarea" aldi baterako erakusketa, famili eta haurren eskariari erantzunez, hasiera batean astelehenetik ostiralera gauzatu behar zen, asteburu arte luzatzea erabaki dugu.
Ondare tailerra hainbat saiotan banatzen den proiektu bat da, Zumalakarregi Museoak eta Ormaiztegiko San Andres Herri Eskolak elkarlanean gauzatzen duguna.
"Gure ondarea" erakusketaren inaugurazioa
LH5. mailako ikasleak Museoa bisitatu eta bertan pieza baten atea gurutzatzen duen hunetik erakusketan aurkezten den momentura arte egiten duen ibilbidea aurkezten dugu. Honen bidez, Museoaren sekretu guztiak ezagutzeaz gain ondarea gerturatu eta sentsibilizazio lan ederra gauzatzen dugu.
"Gure ondarea" erakusketako inaugurazioa
Proiektu honen zati garrantzitsua haurrak komisario bilakatzen diren aldi baterako erakusketa da. Ikasketa prozesu honetan, pieza bat aukeratu, museografia egin eta erakusketa bat prestatzeak dituen gestio guztiak burutzen dituzte: gonbidapenak prestatu, kartela diseinatu, …
Erakusketaren inaugurazio egunean heldu eta txikien emozio eta zirrara nabaria da. Honek ikasleek eginiko lana balioan jartzeaz gain, Museoa publiko berrien gana gerturatzeko haukera ematen du.
El día de la inauguración suscitó emoción tanto en el alumnado como en sus familiares. Además de poner en valor el trabajo realizado por todas las personas participantes en el taller, supuso una oportinidad para acercar el Museo a nuevos públicos.
Gordailuan egindako bisita gidatua
Proiektuari amaiera emateko Irungo Gordailura txangoa egin dugu. Azken fase honetan, Museoko bildumaz kanpo topatu daitezken ondare pieza ezberdinak gertutik ezagutzeko aukera pareganea izan dugu. Pieza bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen diren kontserbazio espazio ezberdinak ezagutuz.
San Andres eskolako LH5. mailako ikasleak eta irakasleak Museoko arduradunekin.
Jarraian Goierri Irrati Telebista proiektuari buruz egindako erreportaia