“Elena Tuduri en su entorno” tertulia Ormaiztegin.

2022/11/15
Datorren ostegunean, azaroak 17, Emilio Latorre ikertzailearekin, etnografía ikerketan aitzindari izan zen bere amona Elena Tuduri ezagutzeko aukera izango dugu. Ormaiztegiko Kultur etxean izango da hitzordua arratsaldeko 19:00tan.

Zumalakarregi Museoak egun zabalik duen aldi baterako erakusketaren protagonista nagusia omendu nahi du. Elena Tuduri tolosarrak XX. mende hasieran magisteritza ikasketak burutu zituen Madrilen, “Escuela de Estudios Superiores del Magisterio” izenekoan. Bere irakaslea zen Luis de Hoyos antropologo ospetsuak euskal jantziei buruzko ikerketa etnografikora bideratu zuen bere ikasketa bukaerako memoria burutzeko, 1920 inguruan.

Elena Tuduri

Elena Tuduri.

Elenak argazki kamara erabili zuen bere landa ikerketa dokumentatzeko. Argazkigintza ezagutzak ere bazituen, berak errebelatzen baizituen Tolosaldea, Goierri eta Arratiako baserrietan jasotako irudiak. Ostean, etnografía munduan jarraitu zuen hainbat urtez, Eusko Ikaskuntzaren sorreran eta Eusko folklore aldizkarian kolaboratuz.

Vitrina

Zumalakarregi Museoko erakusketaren bitrina bat.

Ehun urte beranduago bere ikerketa lan nagusia argitaratu duen bere biloba Emilio Latorre izango dugu, ikerlari aitzindari honen berri emateko Ormaiztegiko Kultur etxean, datorren azaroak 17an, arratsaldeko 19:00tan.

El traje...

Bertaratzea baieztatu. Tf 943 88 99 00 / 659 43 45 66 // mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

“Elena Tuduri en su entorno” tertulia Ormaiztegin.

Tuduri familia 1909an.