2014ko XIX. mendeko Elegante Bilkuraren erakusketa

2015/09/16
San Andres jaiak urruti ikusten baditugu ere, konturatzerako iritsiko dira. Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, ikastaro desberdinetan egindako jantzi, osagarri eta iazko XIX. mendeko Eleganteen Bilkurako argazkiekin, erakusketa bat egin dugu. Hau, irailaren 16tik 27ra arte izango dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan.

Aurtengo XIX. mendeko Elegante Bilkurarako jantziak prestatzeko asmotan dabiltzanek aukera ezinhobea dute eredua ikusi eta gustukoena aukeratzeko. Era beran, jantziak egiteko erraztasunen berri ere emango diogu hala nahi duenari.

Animatu eta parte hartu egitasmo honen III. edizioan!

Erakusketa argazki batzuk ikusteko, sakatu lerro hau.