2 de Mayo

2020/05/01
Izenburu hau daramaten bi argitalpen dakarzkigu gaurkoan. Bilboko azken setioa, karlistek 1874.ean burututakoa gogoratzeko helburuarekin argitaratu ziren biak. Bata 1887an, 1909an bestea.

Besteak beste, bi argitalpen egin ziren Bilbon izenburu honekin, hiriaren azken setioa gogoratzeko. Izan ere 1874ko egun horretan sartu ziren Bilbon Concha jeneralaren tropa liberalak, karlisten bi hilabete luzeko –otsailak 21ean hasi zen- setioari amaiera emanez.

 

Lehena “El Sitio” elkarteak 1887.ean argitaratua, 18 orrialde zituen eta garaiko hainbat artistek ilustratua zen, besteen artean,  Anselmo Guinea, Juan Barroeta eta José Echenagusia.

2 de mayo 1887

Agerkariaren azala. Iturria.

Argitalpenak setioari buruzko hainbat testigantza jasotzen ditu. Bilbotarrek karlisten bonba artean bizitzen ikasi zuten.

Bigarrena, liberal talde batek 1909.aen argitaratu zuen, Jose Arrueren goiburu zoragarri honekin:

Jose Arrue 2 de mayo

Jose Arruek egindako argitalpenaren goiburua.Iturria.

Honetan ere Bilboko setioaren kontakizunak jasotzen dira, karlisten aurkako diskurtsoa zabalduz.

 2 de mayo 1909

Monneyren argazkia erabili zuten Bilbao jenderik gabe erakusteko.

Hura bai izan zela konfinamendua bilbotarrentzat!