2 de Mayo
Besteak beste, bi argitalpen egin ziren Bilbon izenburu honekin, hiriaren azken setioa gogoratzeko. Izan ere 1874ko egun horretan sartu ziren Bilbon Concha jeneralaren tropa liberalak, karlisten bi hilabete luzeko –otsailak 21ean hasi zen- setioari amaiera emanez.
Lehena “El Sitio” elkarteak 1887.ean argitaratua, 18 orrialde zituen eta garaiko hainbat artistek ilustratua zen, besteen artean, Anselmo Guinea, Juan Barroeta eta José Echenagusia.
Agerkariaren azala. Iturria.
Argitalpenak setioari buruzko hainbat testigantza jasotzen ditu. Bilbotarrek karlisten bonba artean bizitzen ikasi zuten.
Bigarrena, liberal talde batek 1909.aen argitaratu zuen, Jose Arrueren goiburu zoragarri honekin:
Jose Arruek egindako argitalpenaren goiburua.Iturria.
Honetan ere Bilboko setioaren kontakizunak jasotzen dira, karlisten aurkako diskurtsoa zabalduz.
Monneyren argazkia erabili zuten Bilbao jenderik gabe erakusteko.
Hura bai izan zela konfinamendua bilbotarrentzat!