XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura Ormaiztegin

Egun batez, XIX.mendeko Ormaiztegira, Bainuetxera batik bat, bisitan etorri ohi ziren jauntxo/andere zein turista aberatsak irudikatu eta herriak mende honetan bizitako giroa gogoratuko dugu egitasmo parte-hartzaile honekin. ANIMA ZAITEZ!

XIX. mendeko eleganteen II. bilkura Ormaiztegin deitu dugun egitasmo parte-hartzaile honen helburua Euskal Herriko XIX.mendeko historia herri eta lurralde osora zabaltzea da. Horretarako, garai hartako Ormaiztegira, Bainuetxera batik bat, bisitan etorri ohi ziren jauntxo/andere zein turista aberatsak irudikatu eta herriak mende honetan bizitako garaia gogoratuko duen egitaraua prestatu dugu. 
Animatu lagunok!

EGITARAUA

Egunean zehar: 

• Eleganteentzako PASEOAK EGURREZKO KALESAN

• Anacrónicos Recreación Histórica elkartearen eskutik ANTZEZPENAK eta GARAIKO JOLASAK

• GARAIKO AUTOEN erakusketa.

• Herriko denda, taberna zein txokoetan PHOTOCALL-a.

• Angel Elorza herriko argazkilariak, eguneko unerik berezienak jasoko ditu. 

9.30-11.00

GOSARI ELEGANTEA XIX.MENDEKO IKUTUAREKIN, Aintziñe okindegian.

Garaiko gozoez lagundutako gosari berezia. 

12.00-14.00

PINTXO ELEGANTEEN I. LEHIAKETA,  herriko tabernetan.

Perretxikoak osagai nagusi izango dituzten pintxo eleganteak dastatzeko aukera paregabea. Pintxorik onena bozkatzeko aukera izango da eta bozkatzaileen artean bi lagunentzako otordua zozketatuko da Kuko jatetxean!

Pintxoaren prezioa: 1€

14.30

ELEGANTEEN BAZKARIA, Eliza ondoko karpan. Ormaiztegiko Gazte Asanbladak (OGA) antolatuta.

Ondoren
BINGO HERRIKOIA Zubipe frontoia. Ormaiztegiko Gazte Asanbladak (OGA) antolatuta.
 
17.30-19.30

DANTZALDI ELEGANTEA ORMAIZTEGIKO TXOKOLATEAREKIN, Urbeltz Frontoian.

XIX. zein XX. mendean Ormaiztegin ospetsu izan zen Bainuetxeko dantza gelaren antzera apainduta egongo da frontoia. Santa Zezilia egun Elegantea ospatzeko musika eta dantzarik ez da faltako. 

Festa elegante honetako ukitu goxoa, garaiko Ormaiztegiko Txokolate fabrika ospetsua oroituz, txokolate beroa azukrezko bolatu eta garaiko gozoez gozatzeko aukera. 


ESKAINTZA BEREZIAK eta GOMENDIOAK (link)

• JANTZIA: Asun Mendizabal herriko jostuna ormaiztegiarrei garaiko jantziak egiten laguntzen ari da, garaiz abisatuz gero, berak gustura lagunduko dizu. Aurtengorako ez bada, datorren urterako! 

• BITXIAK: Iris dendako lagunak garaiko bitxi bereziak prestatu dituzte. 

ORRAZKERA eta MAKILLAJEA: herriko ileapaintzaile zein estetika zentruek (Arantxa, A&M, Itsaso, Leun eta Nekane Moreno) garaiko orrazkera zein makillaje zerbitzu berezia eskainiko dute egun honetan. Tarifak: Orrazkera berezia 10€ eta Garaiko makilajea 6€.

ALOJAMENDUA: zure lagunak elegante festaz gozatzera gonbidatzeko asmoa baduzu, jakin Itxune pentsioan ostatu hartuz gero, tarifa berezia eskainiko dietela bertan, ostiral gau zein larunbatean. 

• IDEIAK eta GOMENDIOAK: ez ahaztu zuen etxeetan jaso zenuten 'XIX.mendeko Eleganteak. Jantzi eskuliburua', zuen jantzietarako ideia zein gomendio ugari aurkituko dituzue bertan. Gomendioak, irudiak, bideoak


Informazio gehiago
 943889900 telefonoan edo museoan.
 

Laguntzaileak:

Axun Mendizabal, jostuna

Anacrónicos Recreación Histórica Elkartea

Tabernak: Arana, Arantxa, Itxune, Murua, Usoa Txistu, Zipotz eta Jubilatuena (Ormaiztegi). Eitza (Zumarraga). Motz Taberna (Urretxu)

Ileapaindegi eta estetika zentroak: Arantxa, A&M, Itsaso, Leun eta Nekane Moreno

Okindegiak: Aintziñe eta Pagosa

Arraindegia: Josetxo

Odriozola farmazia

Dendak: Iñaki Autozerbitzuak, Iris eta Estankoa. 

Itxune pentsioa

Angel Elorza, argazkilaria

Eitzako Jai Batzordea

Artisten lan taldea 

Garaiko kotxeen taldea

Ormaiztegiko Gazte Asanblada

Kuko Jatetxea

Noiz
2014/11/22 - 09:30 - 19:30
Non
Ormaiztegin
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal