XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura Ormaiztegin
XIX. mendeko eleganteen II. bilkura Ormaiztegin deitu dugun egitasmo parte-hartzaile honen helburua Euskal Herriko XIX.mendeko historia herri eta lurralde osora zabaltzea da. Horretarako, garai hartako Ormaiztegira, Bainuetxera batik bat, bisitan etorri ohi ziren jauntxo/andere zein turista aberatsak irudikatu eta herriak mende honetan bizitako garaia gogoratuko duen egitaraua prestatu dugu.
Animatu lagunok!
EGITARAUA
Egunean zehar:
• Eleganteentzako PASEOAK EGURREZKO KALESAN
• Anacrónicos Recreación Histórica elkartearen eskutik ANTZEZPENAK eta GARAIKO JOLASAK.
• GARAIKO AUTOEN erakusketa.• Herriko denda, taberna zein txokoetan PHOTOCALL-a.
• Angel Elorza herriko argazkilariak, eguneko unerik berezienak jasoko ditu.
9.30-11.00
GOSARI ELEGANTEA XIX.MENDEKO IKUTUAREKIN, Aintziñe okindegian.
Garaiko gozoez lagundutako gosari berezia.
12.00-14.00
PINTXO ELEGANTEEN I. LEHIAKETA, herriko tabernetan.
Perretxikoak osagai nagusi izango dituzten pintxo eleganteak dastatzeko aukera paregabea. Pintxorik onena bozkatzeko aukera izango da eta bozkatzaileen artean bi lagunentzako otordua zozketatuko da Kuko jatetxean!
Pintxoaren prezioa: 1€
14.30
OndorenELEGANTEEN BAZKARIA, Eliza ondoko karpan. Ormaiztegiko Gazte Asanbladak (OGA) antolatuta.
BINGO HERRIKOIA Zubipe frontoia. Ormaiztegiko Gazte Asanbladak (OGA) antolatuta.
DANTZALDI ELEGANTEA ORMAIZTEGIKO TXOKOLATEAREKIN, Urbeltz Frontoian.
XIX. zein XX. mendean Ormaiztegin ospetsu izan zen Bainuetxeko dantza gelaren antzera apainduta egongo da frontoia. Santa Zezilia egun Elegantea ospatzeko musika eta dantzarik ez da faltako.
Festa elegante honetako ukitu goxoa, garaiko Ormaiztegiko Txokolate fabrika ospetsua oroituz, txokolate beroa azukrezko bolatu eta garaiko gozoez gozatzeko aukera.
ESKAINTZA BEREZIAK eta GOMENDIOAK (link)
• JANTZIA: Asun Mendizabal herriko jostuna ormaiztegiarrei garaiko jantziak egiten laguntzen ari da, garaiz abisatuz gero, berak gustura lagunduko dizu. Aurtengorako ez bada, datorren urterako!
• BITXIAK: Iris dendako lagunak garaiko bitxi bereziak prestatu dituzte.
• ORRAZKERA eta MAKILLAJEA: herriko ileapaintzaile zein estetika zentruek (Arantxa, A&M, Itsaso, Leun eta Nekane Moreno) garaiko orrazkera zein makillaje zerbitzu berezia eskainiko dute egun honetan. Tarifak: Orrazkera berezia 10€ eta Garaiko makilajea 6€.
• ALOJAMENDUA: zure lagunak elegante festaz gozatzera gonbidatzeko asmoa baduzu, jakin Itxune pentsioan ostatu hartuz gero, tarifa berezia eskainiko dietela bertan, ostiral gau zein larunbatean.
• IDEIAK eta GOMENDIOAK: ez ahaztu zuen etxeetan jaso zenuten 'XIX.mendeko Eleganteak. Jantzi eskuliburua', zuen jantzietarako ideia zein gomendio ugari aurkituko dituzue bertan. Gomendioak, irudiak, bideoak
Laguntzaileak:
Axun Mendizabal, jostuna
Anacrónicos Recreación Histórica Elkartea
Tabernak: Arana, Arantxa, Itxune, Murua, Usoa Txistu, Zipotz eta Jubilatuena (Ormaiztegi). Eitza (Zumarraga). Motz Taberna (Urretxu)
Ileapaindegi eta estetika zentroak: Arantxa, A&M, Itsaso, Leun eta Nekane Moreno
Okindegiak: Aintziñe eta Pagosa
Arraindegia: Josetxo
Odriozola farmazia
Dendak: Iñaki Autozerbitzuak, Iris eta Estankoa.
Itxune pentsioa
Angel Elorza, argazkilaria
Eitzako Jai Batzordea
Artisten lan taldea
Garaiko kotxeen taldea
Ormaiztegiko Gazte Asanblada
Kuko Jatetxea
- Noiz
- 2014/11/22 - 09:30 - 19:30
- Non
- Ormaiztegin
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gmail.com
- Harremanetarako Telefonoa
- 943889900
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal