XIX. mendeko esploratzaileak. LE TOUR DU MONDE

Aldi bateko erakusketa honetan historiari kutsu literarioa dario, bidaiak eta bidaiariak ditu aipagai, idazleak eta artista grafikoak esploratzaileak bezain protagonistak dira.

Le Tour du Mondek munduko paisaia eta ohitura desberdinekiko europarren harridura azaltzen digu. Arrazakeria darie testu eta irudi hauetako askori, baina baita ausardia, abentura gosea eta egoerarik larrienetan bizirik irauteko grina ere. Erakusketa honek, urruneko paisaia eta kultura arrotz haietara ez ezik duela mende eta erdiko europarren ikusmoldera ere hurbiltzen gaitu.

Erakusketako zenbait eduki

Noiz
2015/05/22 17:00 - 2015/06/13 20:30
Non
Aranburu jauregia. Santa Maria, z/g Tolosa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 697 462
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal