XIX. mendeko eleganteen erakusketa
Zumalakarregi Museoan XIX. mendeko eleganteen ilabetea ospatuko du Ormaiztegiko ondare material eta immateriala berreskuratzeko asmoz. Horretarako aldi baterako erakusketa honen bidez, herria girotu nahi da, honela VIII. edizioa izango duen "XIX. mendeko eleganteen bilkura" ospatzeko azaroaren 20an.
Honetarako, photocall bat ikusgai dugu bertan.
XIX. mendeko jantzi ezberdinak.
Desagertua dagoen Ormaiztegiko bainuetxea.
Gariako osagarri eta jantzian probatu edo eskuratu ahal izateko aukera.
Ormaiztegin ospatzen den "XIX. mendeko eleganteen bilkura" honen edizio ezberdinetako argazkien proiekzioa. Espazioak garaiko musika du, giroa goxatzeko asmoz. Eta kamafeo tailerrak eskainiko dira, hauek, garaiko osagarri oso erabiliak baitziren.
Azkenik, jantzien eskuliburuak eta orientazioa eskainiko zaie, azaroaren 20an VIII. edizioa ospatuko den XIX. mendeko eleganteen bilkuran parte hartu nahi duen eta jantzirik ez duen guztiei.
- Noiz
- 2021/11/06 11:30 - 2021/11/29 00:00
- Non
- Zumalakarregi Museoa
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal