XIX. mendeko eleganteen bilkura

Ormaiztegiko San Andres jaietako Elegante Eguna osatzen duen jarduera

Zumalakarregi museoak 2013an "XIX. mendeko eleganteen bilkura" jarduerari hasiera eman zion Ormaiztegiko bainuetxea desagertuaren memoria gogoraraztea helburu nagusia izanik.

Ekimena parte-hartze prozesu aktiboa da, non herritarrak gonbidatzen ditugun XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Ormaiztegiko bainuetxearen zerbitzuez gozatu zuten pertsonen itxura hartzera janzkeraren bidez.

Jardueran parte hartu nahiko zenuke XIX. mendearen amaieran inspiratutako jantziekin? Jar zaitez gurekin harremanetan eta ekimaren buruzko aholkularitza emango dizugu.

   Pasa den 2023an bilkuraren X. urteurrena ospatu genuen.

Aurtengo edizioa azaroaren 23an ospatuko da ohikoa den eleganteen ibilbidearekin. Arratsaldean, museoak txokolate beroa eta Ezkurdia fondan egiten ziren pastak eskainiko ditugu.

Museoak haurrentzako tailerra ere eskainiko du txokolatearekin batera.

XIX. mendeko eleganteen XI. bilkurako egitaraua

Taldeko argazkia

XIX. mendeko trenzubiaren azpian dagoen bainuetxe zaharraren ingururaino jarraitu genuen ibilbidea, ur sulfurosozko iturria kontserbatzen den tokiraino.

Desagertutako Ormaiztegiko bainuetxeko iturria

Noiz
2024/11/23 - 12:00 - 20:00
Non
Ormaiztegi
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal