Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubiaren maketa irisgarriaren aurkezpena

Zumalakarregi Museoak irisgarritasun plana garatzen jarraitzen du. Oraingoan, Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarriaren bidez.

Zumalakarregi Museoak 2021ean Ordiziako Goierri Eskolarekin eta Ormaiztegiko udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren, Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarri bat egiteko, Goierriko Eskolako Mekanikako Diseinu eta Fabrikazioko goi-mailako graduko ikasleek (2022-2023 ikasturtea) Ormaiztegiko trenzubiaren maketa bat egin zuten ukipenezko 3Dn (1/100), eta bertan ikus daitezke monumentu horren ezaugarriak.

Datorren otsailaren 25ean, maketa horrek jasotzen duen modulu irisgarria aurkeztuko dugu, ingurunearekiko proportzioaren eta tamainaren berri ematen duten bi elementurekin: kokagunea dagoen lursailaren profila, Eztanda ibaiaren gainean hartzen duen harana eta Ormaiztegiko bainuetxe desagertuari dagozkion silueta. Instalazioa euskarri irisgarrietako elementuekin osatzen da.

Proiektu irisgarri honek Begiris elkartearen aholkularitza (itsuen edo ikusmen gutxiko pertsonen inklusioa sustatzeko Gipuzkoako elkartea) eta Irizar S. Coop-en babesa izan ditu.

Goierri Goi eskolako ikasleak maketa entregatzen eskolan. Bertan, besteak beste, Museoko ordezkaria eta Begiris elkarteko Joxean Txintxurreta eta Ramoni Jauregi izan ziren,

Noiz
2023/02/25 - 11:00 - 13:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
659 43 45 66
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal