Solasaldia Henningsen-en liburuaren inguruan

Zumalakarregi Museoak T.Zumalakarregiren lehen biografo kontsideratzen den Henningsen-en liburuari buruzko solasaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu, liburuaren arduradun den Nevadako Unibertsitateko (Reno) 'Center for Basque Studies' zentruko ko-zuzenderi den Xabier Irujoren eskutik. Anima zaitez!
Zumalakarregi Museoak, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies eta Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, bere 25. urteurrenaren ospakizunen barruan liburu aurkezpen bat antolatu du datorren ekainak 27rako.
 
  • Liburua

Nevadako Unibertsitateko “Center for Basque Studies” erakundearen eskutik, Charles Frederick Henningsen egilearen The Most Striking Events of a Twelvemonth’s Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces liburuaren berrargitalpena aurkeztuko dugu Ormaiztegiko museoaren egoitzan. Dakigunez, Henningsen da Tomas Zumalakarregiren lehen biografo kontsideratu dezakeguna. 

ZM Henningsen aurkezpena, solasaldia

  • Solasaldia

Liburuaren aurkezpena tertulia modura antolatu dugu, argitalpenaren arduraduna den Xabier Irujoz gain Henningsenen figura eta Lehenengo Karlistada ongi ezagutzen dituzten zenbait adituen partaidetzarekin. Honela, mokadu eta tragoxka baten laguntzaz, egilearen eta bere garaiaren inguruan eztabaidatzeko aukera aparta izango dugu.


  • IZEN-EMATEA
  • Informazio gehiago:
  • 943889900
  • mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Noiz
2014/06/27 - 19:00 - 20:30
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
solasaldia
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal