"Pour Don Carlos" film emanaldia
1921.go abenduak 16.ean Madrilen estreinatu zen “La capitana Alegría” film mutua. Frantzian urte hartan “Pour Don Carlos” izenburupean estreinatutako filma azken karlistaldian girotuta dago eta Oiartzun, Irun eta Hondarribi inguruan filmatua. Euskal Herrian ekoiztutako lehen film komertziala, garaiko zinema frantsesaren izarra zen Musidora aktoreak zuzendu, produzitu eta antzeztua izan zen. Filma galdutzat emana zen baina Toulouseko zinematekak kopia bat aurkitu eta zaharberritu du. Aurtengo egun berean, abenduak 16, estreinuaren mendeurrenean, Ormaiztegin filma eder hau ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Filmaren aurkezpena Eusko Filmotekako Jon Lopez Barrenak egingo du.
Aurrez izen ematea gomendatzen dugu, kopuru mugatua.
*Pour Don Carlos (1921), Musidora eta Jacques Lasseyne-ren filma, La Cinémathèque de Toulousek zaharberritua izan da CNCren (Centre national du cinéma) babesarekin.
- Noiz
- 2021/12/16 - 18:30 - 20:00
- Non
- Ormaiztegiko Gizarte Etxean
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal