"Papers relating to Lord Eliot's mission to Spain in the spring of 1835"
Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen Zuzendari den Xabier Irujok "Papers relating to Lord Eliot's mission to Spain in the spring of 1835" liburua aurkeztuko digu Zumalakarregi Museoan.
Euskaraz gauzatuko da aurkezpena. Aurrez izen ematea ezinbesteko da.
1835eko udaberrian, Euskal Herria Lehen Gerra Karlista edo Zazpi Urteko Gerra (1833-1839) izeneko gatazka basati eta krudel baten egoitza izan zen. Erregina Erregeordeak, aldarrikapen baten bidez, Karlosengatik armak hartzen zituztenak matxinadaren errudun deklaratuko zirela iragarri zuen, eta, beraz, errebelde bezala tratatuak izango zirela. Egoera horrek hilabeteak iraungo zituen, baldin eta hirugarrenek ez balute bitartekari gisa esku hartu beligeranteen artean. 1835ean, britainiar kabineteak, Sir Robert Peel buru zuela, "Europa osoan sentsaziorik mingarrienak kitzikatu zituen gerra burutzeko moduari amaiera emango zion konponketaren bat egiteko beharra" kontsideratu zuen.
Wellingtongo dukea Kanpo Harremanetarako Estatu idazkari bihurtu zen Peelen lehen kabinetean (1834-1835), eta 1835eko udaberrian Elioten esku utzi zuen presoak trukatzeko eta gatibuen bizitzak babesteko konponketa bat ezartzeko eginkizuna. Liburu hau Elioten misioarekin lotutako artikuluen bilduma bat da. Wellingtongo dukearengandik jasotako argibideek bere enpresaren izaera eta asmoa argitzen laguntzen dute, eta Elioten bulego eta gutunek lortu zuenaren berri ematen dute. John Gurwood koronelaren egunkariak eta Lord Fitzroy Somerseti zuzendutako gutunek informazio garrantzitsua eransten diote istorio interesgarri honi.
- Noiz
- 2021/07/22 - 19:00 - 20:00
- Non
- Zumalakarregi Museoa
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal