Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea Egunaren XV. edizioa
Aurtengo edizioa maiatzaren 11an, larunbata, ospatuko dugu.
Ibilaldi gidatua 9:30ean hasiko da Lierniako bidegurutzean, Mutiloan. Clara Gutiérrez biologoak eta etnobotanikak dinamizatutako jarduera izango da. Lierni Mutiloa ibilbidean zehar, sukaldaritzan erabiltzeko landare eta lore egokienak identifikatuko dira, haien ezaugarriak eta propietateak ezagutuz. Mutiloako Txerri Gorri elkarte gastronomikoan egingo den tailer gastronomikoa egiteko behar den kopurua bilduko da. Jarraian, ondoren dastatuko diren errezetak prestatuko dira eta Lierniara itzultzean, 15:30tan, bukatutzat emango dugu aurtengo jarduera.
Egingo den menua:
- Aperitiboak:
· garaiko tenpurak
· verdumus (garbantzu patea eta basokoak)
· babarrun patea eta basoko belarrak
- Sal da nutritiboa
- Ensalada basatia
- Basa-lasaña (malbak, azederak...) eta perretxikoak
- Arroza eta asunekin betetako kalabaza
- Loredun postre sorpresa
Egitaraua
Bide Berdeen Eguna Espainiako Trenbideen Fundazioaren: Bide berdeak ekimena da.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdean "Bide berdetik mahaira" jarduerarekin ospatzen dugu. Zumalakarregi Museoaren ekimen hau Goiturrek, Ormaiztegiko Udalak eta Mutiloako Udalak babesten dute, eta Espainiako Trenbideen Fundazioarekin; Bide Berdeak, lankidetzan egiten da.
Plaza mugatuak. Izena emateko galdetegia
- Noiz
- 2024/05/11 - 09:30 - 15:30
- Non
- Mutiloa, Lierniko bidegurutzea
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 / 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal