Munduko sukaldaritzak
"Kulturaren bideak" lelopean aurten ospatuko diren Ondarearen Europako Jarduraldirako, Zumalakarregi Museotik Munduko Sukaldaritzak izenko IV. edizioa antolatu du.
Beste herrialdeetako sukaldaritza eta gastronomia ezagutzeko prest al zaude?
Ikastaro/topaketa honetan, Ormaiztegin bizi diren hainbat komunitatek, tailer baten bidez, beren jatorrizko tokiko plateren bat nola prestatzen den erakusten digute, eta, ondoren, elkarrekin bazkaltzeko tailerrean prestatu dena.
Aurtengo edizioak Nikaraguako "Pico de gallo" izeneko platera eta Marokoko Oilaskoa azeitunakin, Tanjia eta Bagheir presatu ondoren, dastatuko dira.
- Noiz
- 2024/10/06 - 10:00 - 15:00
- Non
- Ormaiztegiko Barduliarrak elkartea
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 88 99 00 - 659 43 45 66
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal