Jantzigintzako tailerra (4tik 2.)

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, "Ondare bizirik!" lelopean, aurten, jantzigintza tailer batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ondarearen Europako jardunaldiak Zumalakarregi Museoa. Jantzigintzako tailerra

Ormaiztegiko bainuetxea. XX. mendeko hasieran. Argazkia, Juan Carlos Castro bilduma

Garaiko moda-patroiak berreskuratu ondoren, jantzigintzako tailer hau antolatu du "XIX. mendeko eleganteen bilkura"  ekitaldiaren X. edizioa ospatuz, jantzi berriak egiteko helburuarekin. Aurtengo bilkura azaroaren 25ean izango da.

Herriko jaietan ospatuko den museoak bultzatutako ekimen honek, desagertutako Ormaiztegiko bainuetxearen urrezko garaia gogoratu nahi du janzkeraren bitartez.

Jantzigintzako tailerra gauzatzeko museoak eskaintzen du:

  • Ezagutza, jantzigintzaren artea ezagutzen duten pertsonen laguntza
  • Egokitutako espazioa
  • Garaiko patroiak
  • Josteko makina


Norberak ekarri behar duena:

  • Jantzigintzako materiala; oihala, jostuna...

Oharrak:
· Data: Urriak (7), 14, 21 eta 28 (larunbatak)
· Ordua: 16:00 / 19:00
· Doan.
· Plaza mugatuak
· Aldez aurretik izen eman behar da. Izena emateko

Noiz
2023/10/14 - 16:00 - 19:00
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 88 99 00 / 659 43 45 66
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal