'XIX.mendeko jantzi ELEGANTEAK' erakusketa
Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko elegante egunaren egitasmoei hasiera emateko, "Anacrónicos Recreación Historica"rekin elkarlanean XIX.mendeko jantzi erakusketa berezi hau antolatu du.
Erakusketa ikusteko ordutegia asteazkenetik igandera goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Egitasmoaren hurrengo ekintza, elegante egunerako (2013ko azaroaren 23an) jantziak sortzeko helburuz antolatutako jostun tailerra izango da .