Udalekuen arteko Txapelketak 2012
Museoak ekintza dibertigarri eta didaktikoa antolatu du udararako, gaztetxoek; bizi diren eskualdea, bertako kultur txokoak, XIX.mendean Euskal Herria ezagutu zuten bidaiariak ezagutu eta etxetik bertan dugun ondarearekiko sentsibilizazioa helburu izanda, primeran pasatzeko aukera izango dute txapelketa berezi honetan.
Gaiak
• Humboldt, XIX.mendean Euskal Herria esploratu zuen alemaniarra.
• Goierri eta Urola Garaia eskualdeak
Funtzionamendua
Udaleku bakoitza hiru taldetan banatuko da, eta talde horietan puntuaketa altuena lortzen duena izango da Txapelduna.
Datak eta ordutegia:
Uztailaren 4tik 27ra. Asteazkenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Iraupena eta hizkuntza:
1ordu eta 30minutu inguru. Printzipioz, euskaraz.
Taldeak:
6 urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoak. Gehienez 30 partaide talde bakoitzeko eta monitoreen laguntza beharrezkoa izango da.
Prezioa:
2€ partaideko (osteguna bada 1€)
ERRESERBAK eta INFORMAZIOA:
943889900 telefono zenbakira deituta edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzita!
ZM Udalekuak 2011
- Noiz
- 2012/07/04 10:00 - 2012/07/27 19:00
- Non
- Zumalakarregi Museoa
- Gaia
- Harremanetarako Izena
- mzumalakarregi@gmail.com
- Harremanetarako Telefonoa
- 943889900
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal