Udalekuak museoan: 'Idolo aztoratuak'
Erakusketa berezi honekin bat eginez eta Donostiako San Telmo zein Untzi Museoarekin elkarlanean, ondorengo proposamena prestatu dugu Euskal Herri osoko udaleku taldeentzako:
'Idolo aztoratuak' Bisita tailerra
Marrazketak, komikiak eta collage-ak garrantzi berezia hartzen dute jarduera honetan. Partehartzaileek bisita-tailerraren bitartez, teknika ezberdinekin esperimentatu ahal izango dute eta aldi berean, Surrealistek erabilitako teknika berezia landuko dute, hilotz gozoa. Honetaz gain, gure idoloak irudikatzeko era ezberdinetan atentzioa jarriko dugu kartela bezalako formatoa erabiliz.
Tailer honetan ezagutuko ditugun lanetako batzuk:
Ops. Andrés Rábago |
Juan Pérez Agirregoikoa |
Azucena Vieites |
INFORMAZIO GEHIAGO eta ERRESERBAK: bakeituna.udalekuak@gmail.com edo 943889900 telefonoan.
Erakusketa honek Bake - ituna Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua ekimenerako proiektua osatzen du. Aurten, atariko modura, lehen erakusketa sail bat eskaintzen da, non guk 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak honekin parte hartzen dugun. Erakusketa bi aldi desberdinetan garatzen da: “Kontaketa historikoa” irailetik aurrera gauzatuko dena eta ekainetik aurrera ikusgai egongo den “Gaur egungo kontaketa”, baliabide grafiko sendoak erabiltzen dituzten hiru artisten inguruan antolatua. Beraien lanak ispiluen jokoan instalatzen dira, iraultzaren eta erreakzioaren tartean, marrazkien bidez botere politikoaren anbiguotasuna aztertuz, progresista/kontserbadore bikotearen gerizpean.