Txango gidatua Urgullen

Donostiako Panorama egitasmoaren barruan antolatutako 2.irteera hau Urgull mendik balio naturalak Donostiako Panoramarekin duten harremana ezagutzeko izango da.

Cristina Eneak antolatutako irteera gidatuetan 2.a da hau. 

urgeull 2

Irteera hauek Zumalakarregi Museoa eta Alejandro Bodegoiaren ekimenez abiatu dugun jolasaren barnean kokatzen dira. Bertan Historiak utzi digun 360º tako irudi ikusgarri baten inguruan egin nahi da lan. Irteera hauen bitartez balio naturalak eta historikoak uztartu eta aipaturiko irudi zirkularrarekin nola erlazionatzen diren ikusiko dugu.

FAMILI GUZTIENTZAKO proposatzen ditugun ibilaldi gidatu hauetan Donostiako hiru natur ingurune garrantzitsuenak bisitatuko ditugu. Paraje hauetako bakoitzak berezitasun natural propioak eta ibilbide historiko desberdinak ditu, eta horietako bakoitza hobeto ezagutzen saiatuko gara. Horretarako ondare naturalaren garrantzia eta bertako espezie nabarmenenak ikusi, eta gertakizun historikoen haztarna diren eraikinak bisitatuko ditugu.

Izena emateko: Cristina Enea ·  Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián  ·  Tel: 943453526  ·  Faxa: 943471414  ·  cristinaenea@donostia.org

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2013/07/06 - 11:00 - 13:30
Non
Urgull, Donostia
Gaia
donostiako panorama txangoa
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal