#TakeAsMile Egitasmoa

Datozen egunetan estatuko museo eta hiri zein herrietako kaleak “Take A Smile” dioten kartelez beteko dira, eta museo eta erakunde partehartzaileetako bakoitzak bere apaingarriak gehituko dizkio.

ZM_DIM2012_takeasmile

ZERTAN OINARRITZEN DA? 

Zumalakarregi Museoak TakeASmile egitasmoan parte hartuko du, online eta offline garatzen ari den kanpaina, museoen garapena eta irudia bultzatzeko helburu duena. Erabiltzaileen atentzioa deitzeko modu desberdina da, erakundeek ohiko kasuetan egin ohi ez duten zerbait. Mezu gertukoak eta baikorrak bidaliz museoei bisibitatea emateko modua da, irrifarre batek duen esanhaia zabaldu nahi du, berri txarrak onak baina gehiago diren momentu honetan.

 

NOLA PARTE HARTU?

Bisitariak, gizarte sare edota museoetan utzi ditzaketen post-iten bidez parte hartu ahal izango dute. 

Irrifarrea zerk sortzen dien eta nola lagun diezaiekeen museo batek hori lortzen adieraztea lortu nahi da. Egitasmo honen emaitzak maiatzaren 18an, museoen nazioarteko egunean, ikusiko ahal izango dira. 

Zumalakarregi Museoko TWITTER eta FACEBOOKen bitartez

www.facebook.com/zumalakarregi

www.twitter.com/zumalakarregi

Egitasmo honetan parte hartu nahi duenak #hashtag #takeasmile erabili dezake eta mezu horietan  irrifarrea/poza zerk sortzen dien eta nola lagun diezaiekeen  museo batek hori lortzen esan. 

Museoak bere aldetik, beherago ikusi dezakezuen kartela egokitu du, eta laster izango dira horrelako kartelak kalean zuek guztientzat eskuragarri,

 

ZM_DIM2012_takeasmile

Noiz
2012/05/09 10:00 - 2012/05/19 19:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
takeasmile MNE museoen nazioarteko eguna
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal