Ormaiztegiko Elegante Eguna 2013
Urte dezente dira Ormaiztegiarragak beraien 'Elegante Eguna' ospatzen hasi zirenetik. Herriko jai nagusi diren Ander Deunaren jaietan ospatu ohi dute festa egun haundi hau.
Zumalakarregi Museoak iazko urtean hasi zion egitasmo honi, herritarrei XIX.mendeko burgesak soinean eraman ohi zituzten jantziak aurkezten zituen irudi proiekzio bat eskainiz. Aurtengoan pauso bat aurrera egitera goaz. Herritar guztiei Elegante Egunean XIX.mendeko Ormaiztegira itzultzea proposatzen dizuegu, eta horretarako josteko ikastaroa eta XIX.mendeko soineko eta trajeen erakusketa prestatu dugu. Hemen duzue egitaraua:
Egitasmoaren eta erakusketaren aurkezpena: MARTXOAK 9, 17.00etan
Martxoaren 9tik 22ra (biak barne)
• XIX.mendeko jantzien erreprodukzioen erakusketa
• Jantziak sortzeko ikastaroan izen-ematea. Prezioa: 15€
Martxoak 23an, 16.30etan
• Tela aukeraketa
• Patroien mozketa
Apirilak 13, 16.30etan
• Tela banaketa
• Tela mozketa
Astearteetan Ormaiztegiko jostunen laguntza izango dute parte hartzaile guztiek.
Bi astetik behin Anacronicosen aholkularitza izango dute parte hartzaile guztiek. ANACRONICOS
_____
Egitasmo hau aurrera eramateko ondorengo lagunekin arituko gara elkarlanean:
· Anacrónicos Recreación Histórica. 'XIX.mendeko soineko eta trajeak' erakusketa utziz eta ikastaroko parte hartzaileei aholkularitza eskainiz.
· Ormaiztegiko Jostunen Taldea. Josteko ikastaroko parte hartzaileei astero-astero beraien laguntza eta aholkularitza eskainiz.
· Ormaiztegiko Udala. Espazioa eta beharrezko materiala utziz.
· Zumarraga eta Urretxuko jantzi denda hauek erakusketarako manikiak utziz: MM Mentalia Sport, Kuttun Lentzeria, Laskurain Jantzidenda eta Crisys, Mujer de moda. Donostiako Almacenes Ciprian.