Museoen Nazioarteko Eguna

Pasa den ostiralean zein asteburuan zenbait ekitaldi antolatu ditugu Maiatzaren 18ko Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
GOIERRIKO HITZAN

 

  • Ostiralean, maiatzak 20. Herriko gaztetxoak “Museoari bira 80 minututan” Gynkana  jokoan aritu ziren 16:30ean hasita.
museoaribira80minututan gynkana

museoaribira80min(3)

museoaribira80min(4)
  • Asteburuan, maiatzak 21 eta 22an ate irekien jarduna ospatu zuen museoak, sarrera eta bisita gidatu doakoak eskainiz (11.00etan euskaraz, 12.30etan gazteleraz).
  • Maiatzak 22an 17.30etan, familiei zuzendutako tailerren barruan “Nazioarteko Museoak” Tailer arrakastatsua izan zen.
museoennazioartekoeguna(1)

museoenazioartekoeguna(3)

museoenazioartekoeguna(4)

 

Ekimen hauen bitartez, Zumalakarregi Museoak gizartearekin duen harreman estua adierazi nahi du, ICOM erakundeak proposatutako aurtengo museoen Nazioarteko Egunaren leloarekin, "Museoak eta memoria. Imaginazioa eta sormena," bat etorriz.
“Museoari bira 80 minututan” Gynkana. Museo kanpoan 360ºko borobila irudikatuz, Ormaiztegi herriko 8 txoko 1873.urtean Julio Vernek argitaratutako nobela famatuan Phileas Fogg esploratzaileak ezagututako hiri bihurtuko ditugu.


Arratsalde hasieran bi talde handi (Ekialdea/Mendebaldea) egingo ditugu, honela jakingo dute partaideek beraien bidaia zein norabidetan egin behar duten. Bidaiari guztien abiapuntua/helmuga Londres izango da.
Hiri horietako bakoitzean bina froga osatu beharko dituzte gaztetxoek, eta horretarako, 80minutu izango dituzte guztira eta aurtengo ICOMen leloak dioen bezala, imaginazioa eta sormena erabili beharko dituzte probak gaindu ahal izateko. Denbora/kokapena kontrolatu ahal izateko, talde bakoitzari kronometroa eta iparrorratza banatuko zaio. 


Beraz, gynkanan parte hartzen duten gaztetxoak XIX.mendeko bidaiari esploratzaile bihurtuko dira. 80 minututan, Phileas Fogg-ek bere bidaian zehar izandako gora beherei eta ezagututako leku liluragarriei buruzko frogak gainditu beharko dituzte hiri batetik bestera bidaiatu eta museoaren bira ordurako osatzeko. 


Amaieran, parte hartzaile guztiek jasoko dute sari berezia, urtero legez.

Ostirala iritsi bitartean, 2010ean antolatutako "TIRABIRA ORMAIZTEGIN" jolasaren argazkia uzten dizuegu.

¡ANIMA ZAITEZ!

Noiz
2011/05/20 16:30 - 2011/05/29 19:00
Non
Iriarte Erdikoa Baserria, Ormaiztegi
Gaia
museoen nazioarteko eguna
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal