Mus kanporaketa Ormaiztegin
Korrikaren aldeko Gipuzkoako I. Mus Txapelketa jarri dute abian.
Lehendabizi herrietan egingo dituzte kanporaketak eta finala apirilaren 9an izango da Donostian.
Goierrin; Ordizian, Ataunen, Idiazabalen, Seguran, Gabirian, Mutiloan , Ezkio-Itsason eta Ormaiztegin egingo dituzte kanporaketak. Ormaiztegikoa apirilaren 2an izango da.
Bikote bakoitzak 12 euro jarri beharko ditu. Herri bakoitzeko bikote garaileak finalerako txartela eskuratuko du